Bi hilabete joan dira

Ez nuen uste, baina kasik bi hilabete joan dira blogean atzenekoz eskribitu nuenetik. Ezin denetara iritsi! Haustekunde-kanpaina, Snowren itzulpenari egin diodan atariko luzea, … eta aitor dezadan, nagikeria apur bat ere. Txintxoago ibiliko naiz gaurtik aurrera.

Scientific American aldizkariaren ekaineko alean, ohiko artikulu mamitsuez gain, gauzak batek deitu dit atentzioa: Eusko Jaurlaritzaren publizitateak. Izan ere, 16 orrialdetan zehar EAEko zientzia- eta teknologia-sistemaren berri ematen da, xehetasun askorekin: a world-class knowledge community dira mezuaren atzen hitzak. Apaltasun faltan ez gaude behintzat!

Egia esan, sentimendu kontrajarriak ditut iragarkiaren inguruan. Jakitun naiz EAEko zientzia-sistemaren onurak eta emaitzak mundura zabaldu behar direla, horregatik bultzatu nuen Elhuyarren baitan basqueresearch.com ataria sortzea. Hori aldizkari batean publizitatea ordainduz egiteak, nahiz eta oso ospetsua izan, ez dit zain onik ematen. Nahi eta ezinaren irudia ematen dit; aberats berriena oro diruarekin erosten duenarena, baita zientzia-ospea ere. Apika oker egongo naiz, ikusi izan ditudalako antzekoak Espainiako gobernuak eginak esaterako. Eredu ona al da hori?

Portzierto, jada bi urtez zain izan dugun zientzia- eta teknologia-plan berria ba omen dator. Saretek-en atzen bileran esan denez datorren udazkenean aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak. Hala bedi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude