Tabakaleran behingoagatik!

Atzo autoan nebilenean, Euskadi Irratian Joxean Muñoz, Tabakalerako zuzendaria berori (tabako-fabrika al da forma kanonikoa Euskadi Irratiko esatariak behin eta berri zioen bezala?), entzuteko parada izan nuen. Gauza interesgarri asko esan zituen. Guztietan interesgarriena hauxe.

Manu Etxezortuk, esatariak, egindako galderari erantzunez Tabako-fabrikaren edukiaz ziharduelarik, ‘zientzia’ aipatu zuen Joxeanek. Manuk, harriturik edo, zientzia zergatik galdetu zion, Tabako-fabrika kultura garaikidearen zentroa izanik.

Erantzuna borobila, honelako zerbait:

‘Zientzia XXI. mendeko kulturaren zatia dela ezin da ukatu, nahiz eta letrak ikasi genuenok zientziatik urrun ibili garen’

Txalo jotzen hasi nintzen, Joxeanek kulturaren ikuspegi zabal hori eman zuelako. Gutxi dira tamalez horrelakoak esaten dituzten intelektual literarioak. Pausu bat, alabaina, bi kulturen arteko lubakia tapatzeko.

Zorionak Joxean. Zorionak Tabakalera.

Iruzkinak (1)

  • Gaur Gara egunkarian adierazten denez, Donostiako Plazandreok alderdiak Tabakalera eraikina “Emakumeen Etxe” bihurtzeko proposatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude