Interes gehiegi eta kemen gutxi

Aurreko astean Europako Batasunak etorkizuneko energia-politika aurkeztu zuen. Energia-kontuetan gorriak ikusiko ditugula jakitun gara; oraingo energia-kontsumoaren igoerak etena eta murrizketa izan beharko dituela ezin dugu ahaztu; energia-jasangarritasuna lortzeko berriztagarrietarako so egiteaz landa gure kontsumo- eta garapen-ereduak moldatu egin beharko ditugula badakigu eta nuklearraren mamua astintzeak ez digula Kioto betetzen lagunduko  eta, are gehiago, ondorengo belaunaldien bizitza-kalitatea arriskuan jartzen dugula zinez uste dugu.

Interes gehiegi eta kemen gutxi Europako Batasunaren estrategia energetiko berrian.

Tarte bat hartzen dudanean, lerro hauetara ekarriko ditut iazko irailean Scientific American aldizkarian energia-ekoizpenari buruzko ale monografiko batean esandakoaren ideia nagusiak. Asmoa ez da gaurkoa, beta noizkoa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude