Perbertsioaren umeak ote?

Aurreko igandeko El Paisen bazen artikulu oso interesgarria gizakion eboluzioaren inguruan eta galdera baten inguruan ziharduen nagusiki: gizaki modernook eta neandertal gizakiak inoiz nahasi al dira eta elkarren artean umeak egin al dituzte? Beste modu batera esanda Homo sapiens sapiensak Homo sapien neandertalensisen generik ba aldu?

Duela gutxi arte, antropologoen artean araua zen, gizaki modernoa eta neandertala espazio berean, garai beretsuan, auzo izan baziren ere inoiz ez zirela nahastu, ez zutela hibridorik sortu. Atzen urteotan genetikaren eskutik etorri diren azterketa batzuk paradigma hori apurtzen ari dira eta, agi denez, gerok baditugu neanderthalak pasatako geneak. Berria honaino logika baten barnean kokatzen da.

Leitzean horren logiko iruditu ez zitzaidana beheko bi pasarteak izan ziren:

Pääbo y los demás científicos llegan a sugerir, basándose en un minucioso análisis matemático de sus secuencias, que ese flujo ocurrió probablemente “desde los hombres modernos” hacia las mujeres neandertales, aunque admiten necesitar más datos para asegurarlo. Y ya los están obteniendo a toda velocidad.

 aurrerago

“Lo que sugieren los datos es que el apareamiento entre un Homo sapiens y un neandertal -tal vez un solo caso- pudo pasarnos un gen que mejoró nuestra función cerebral, y demuestra que el flujo genético desde otras especies cercanas ha tenido un profundo impacto en nuestra evolución”.

Datu genetiko batzuk aztertuta, ausardia galanta iruditzen zait esatea gizaseme modernoak egin zuela larrutan emakumezko neandertalarekin, flujorekin horixe esan nahi dute eta, eta ez zuela gizonezko neandertalak emakume modernoarekin jo. Alabaina, askoz ere, aluzinagarriagoa iruditzenn zait esatean hori behin baino ez omen zela gertatu.

Oso gaitza iruditzen zait hori horrela izan daitekeela pentsatzea, bereziki giza izaera ezagututa eta izaerarik dagokiolarik ez zait iruditzen haien eta gure artean alde handirik egongo denik. Izan ere, bi gizaki taldeak lurralde berean bizituz elkarren arteko harremanak sortuko ziren, maiz borrokak eta gerrak. Borroka eta gerra horietan egun bortxaketak eta esklabuak hartzea jazotzen bada, orduan ere gertatuko zela pentsatzea zilegi da, erreparatu historiari bestela. Errazagoa zait pentsatzea bi taldeko kideen arteanko harreman sexualak ohiz kanpokoak ez zirela izango. Beste kontu bat da  horien ondorengo hibridoak bidaragarriak izango ziren, hots, umeak izan ahal izango zuten ala mando modukoak ziren.

Artikuluan iradokitzen den ezohizkotasuna egia bada, gizakiok, ondorioz, arbaso perbertitu baten ondorengoak gara; gaur egungo zoofilo baten gisakoaren umeak, alajaina!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude