1957-1958an “gripe asiarra” esaten zitzaion pandemia hilgarria izan zen

Gogoan dut. 1958an iritsi zen gurera, nik hamar urte nituela. Badirudi jendea ahaztuta dagoela.

Lehenbiziko kasuak Guizhoun, Txinako hego-mendebaldean, izan ziren. 1957ko otsailerako Hong Kongeko milaka pertsonari erasan zien. Gero Singapur-era hedatu zen eta maiatzaren erdirako Taiwanen 100.00 pertsona kutsatuta zeuden. Ekainean milioi bat kutsatu zeuden Indian. Hil horren bukaeran Erresuma Batura eta Amerikako Estatu Batuetara zabalduta zegoen. Hala ere, ez zen asko ugaldu AEBn, urrian haurrak eskoletan hasi ziren arte, eta urtarril-otsailetan bigarren uhin batek adinekoei erasan zien eta oso hilgarria gertatu zen.

1957ko maiatzean hasi ziren txerto bat garatzen AEBn, abuztuan han erabiltzen hasi ziren eta urrian Erresuma Batuan. Laster hedatu zen erabilera eta horri esker pandemiari eutsi egin zitzaion.

Munduan guztira milioi bat eta bi arteko heriotza kopurua eragin zuen. Ekonomian ere kalte handiak egin zituen.

Gaixotasuna eragin zuen H2N2 birusa 1968 arte ibili zen munduan eta urte horretan beste gripe pandemia bat eragin zuen, mutazio bat izan ondoren.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude