Ambrose Bierce kazetari eta idazle estatubatuarra idazle arina eta mingotsa zen. Bere idatziak “gordinak” izatearen fama zuten. Hori zela eta, Bierce garratz bezala ezaguna zen. Seguruenik bizitzan izandako nekeak ere zerikusia izango zuten bere ibilbidean. Gaur, Bierceren esaldi bat gogoratu dut: “Zalantza aurkikuntzen ama da.”
- Zalantza:
Duda-mudak izan genituen blog bat sortzearen ideia aipatu genuenean Ingumako lantaldean. Bederatzi hilabeteko lanaren ostean -kasualitatez, haurdunaldi bat beste- bizirik dirau. Guztira, 35 mezu idatzi ditugu eta zazpi pertsonak hartu dugu parte hainbat gauza plazaratzeko asmoz. Aitortu behar dut idaztea buruan duzun hori modu erraz eta argi baten ez dela hain erraz. Buruan duzuna plazaratzea kosta egiten da (ez dago hori gauzatzen duen aplikazio informatikorik?)
- Aurkikuntza:
Hala ere, pozik gaude eta ez dagoeneko ez dugu zalantzarik, bloga tresna baliagarria da euskaraz hainbat jakintza-alor jorratzen dituzten egileak ezagutarazteko eta zientzia, teknologia, dokumentazioko gaiak jorratzeko.
Beraz, irailean bueltatuko gara berriz oporren ostean. Laster arte!