Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura (IEB2022)
Adimen Artifiziala
Donostia, 2022ko uztailak 1
Komunikazio-deialdia
Orain bi urteko jardunaldia bertan behera utzi ostean, indarberrituta heldu diogu XII. edizioari. Aurreko bilkurarako proposatutako gaia mantendu dugu, Adimen Artifiziala, batere gaurkotasunik galdu ez duela iruditzen zaigulako.
Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren papera, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika…
Komunikazioak
Informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua komunikazio-saioan. Ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Horrekin batera, aurten dei berezia luzatu nahi genieke informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, beren proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri eman diezaguten. Horretara dator, hain zuzen ere, komunikazio-deialdi hau.
Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:
- Izenburua edo produktuaren izena.
- Egileen izen-deiturak.
- Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).
- Harremanetarako posta elektronikoa eta telefonoa.
Nora bidali
Aitzol Astigarraga Pagoaga
- Tel.: 943821426
- a.astigarraga@ueu.eus
Egutegia
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2022-05-02.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2020-05-10.
Iruzkinak (1)