Wikipediak dioenez “Adimen artifizialaren helburu nagusia makinek gaurdaino gizakiek soilik burutu ahal izan dituzten betebeharrak betetzean datza baita izaki bizidunen eta bereziki gizakien garunaren eta bere funtzionamenduaren ulermena areagotzea”. Azken urteotan garapen handia gertatzen ari da arloan, eta UEUn interesgarria ikusi dugu puri purian den honi 2020ko IEB bilkura eskaintzea.
Adimen artifizialak hartzen ari den indarra hainbat gertaeretan ikus dezakegu islatuta:
- Europan, Espainian eta EAEn prestatzen ari diren anbizio handiko planetan
- Txina eta AEBren artean gertatzen ari den lehia arloko lidergoa hartzeko
- Informatikaren enpresa erraldoiak arloan inbertitzen ari direna
- Adimen artifizialak eta robotizazioak ekonomian eta lan egiteko moduetan izango duen eraginaz dauden eztabaidak
- Unibertsitatean eskaintzen zaion gero eta interes handiagoa (horren erakuslea da UPV/EHUko Informatika fakultatean ere gradu berri bat jarriko dela martxan AAren inguruan)
Horrekin batera, gaur egun, medikuntzak, hezkuntzak, administrazioak, industriak eta bestek robotikan, hizkuntzaren prozesamenduan –itzulpen automatikoan, ahotsaren ezagutzan eta sintesian…–, ikusmen artifizialean eta abarretan egindako aurrerapenak baliatzen dituzte beren helburuak hobetzeko.
Komunikazio deialdia
Informatikari euskaldunen bilkura izanik, aipatutako gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua komunikazio-saioan. Ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Eta horretara dator, hain zuzen ere, komunikazio-deialdi hau.
Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:
- Izenburua edo produktuaren izena.
- Egileen izen-deiturak.
- Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).
- Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.
Nora bidali
Ana Arruarte Lasa
Informatika Fakultatea
649 p.k., 20080 Donostia
Tel.: 943015065 Fax: 943015590
a.arruarte@ehu.eus
Egutegia
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2020-02-24.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2020-03-02.