Hau da hamaikagarrena! 1996ean hasita, hamar aldiz antolatu dugu IEB bilkura hau UEUko Informatika Sailekoek. Hauek izan dira gai nagusiak:
- 2015: Robotika. Amesten dute androideek ardi latx elektrikoekin? (bloga)
- 2013: Telefonoak eta informatika (bloga)
- 2011: Gizarte sareak (bloga)
- 2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar
- 2007: Web 2.0 hemen
- 2005: Softwaregintzaren erronka berriak
- 2003: Informatikaria gizarte elektronikoan
- 2001: Informatikaren irakaskuntza eta informatika irakaskuntzan
- 1998: Euskara eta Internet
- 1996: Euskarazko softwarea gaur egun
Norentzat zuzendua? Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunentzat: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar.
Arrakastatsuak izan dira bilkurak:
- Arrakastatsu bertan sortutako eztabaida eta gogoeta, dudarik gabe, eragile izan direlako geroago gure Euskal Herrian arlo horietan gertatu den garapenean.
- Arrakastatsu parte-hartzearengatik ere bai, 250 pertsona biltzera iritsi baikara azken saioetan, informatikarekin lotura duten hainbat arlotatik etorrita: irakaskuntza, industria, administrazioa eta komunikabideak, nagusiki.
- Eta arrakastatsu babesleen laguntzari esker ere, berrikuntza lantzen duen bilkura honek Miramon parkearen eskutik berrikuntzako sailetatik diru-laguntza lortu baitu Eusko Jaurlaritzan, SPRI Taldean, eta Gipuzkoako Foru Aldundian.
2018an ere arrakastatsua izatea espero dugu. Maiatzaren 17an egingo dugu.
Iruzkinak (1)