Komunikazio deialdia

Oraingoan, bilkuraren gai
nagusitzat gizarte sareak hartu ditugu. Ohi bezala, arlo horretan
izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea
litzateke gure asmoa. Horretara dator, hain zuzen ere, deialdi hau.

Gizarte-sareez hitz egitea zaila da gaur egun
Internet aintzat hartu gabe, amaraunak
sekulako iraultza ekarri baitu pertsonok elkarrekin komunikatzeko eta
jarduteko ditugun moduetan. Hori dela-eta, gizarte-sareen arloan,
mugikortasunarenean edo/eta geolokalizazioan izandako esperientziak
bilkurako partaideekin konpartitzea aberasgarria litzatekeela
pentsatu dugu.

Bestalde, euskaraz garatutako
edozein klaseko software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi
genuke, beti bezala, bilkuran.

Beraz, aipatutako gaietan
izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota
euskarazko softwarea ekoizten baduzu, parte hartzeko gonbidapena
luzatzen dizugu.

Aurkezpen bakoitza egiteko
hamabost bat minutu izango dira, eta beste bost
galdera-erantzunetarako.

 

Zer
bidali

 

Esperientzien kasuan, honako hau bidali behar da
beheko helbidera:

  • Izenburua

  • Egileen
    izen-deiturak

  • Harremanetarako
    helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa

  • Orrialde beteko
    laburpen bat (PDF edo testu soila
    ), non
    esperientzia bera azaldu eta garatu den ingurunearen berri emango
    baita

Softwarearenean, berriz, honako hau:

  • Produktuaren izena

  • Ekoizlearen izena
    edo/eta egileen izen-deiturak

  • Orrialde beteko
    laburpen bat (PDF edo testu soila
    ), produktua
    deskribatuz

  • Harremanetarako
    helbidea, posta elektronikoa
    eta telefonoa

Nora bidali

Ana
Arruarte

Informatika
Fakultatea

649
p.k., 20080 Donostia

Tel.:
943
015065
Fax:
943015590

a.arruarte[abildua]ehu.es

Egutegia

Laburpenak bidaltzeko azken
eguna: 2011-01-28.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie:
2011-02-11.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude