Eurexit, Catalexit, EHexit…

Europar Batasuna prestatzen ari da bere ohiko austeritate planera itzultzeko, Bill Mitchell-ek dioenez (Austeritatea at the corner Europako Batasunean)

Katalunian ez dute, oro har, afera horretaz eztabaidatu, Europako Distopiarekin amesten dute!

Euskal Herrian ezta pentsatu ere ez. EH Bildukoak zorabioan sartzen dira hori entzutean. Nahikoa eta soberan daukate hyper-autonomista den ERC-rekin koalizioak eta abar egitea, neo-autonomismoan aritzeko…

(Eskozian ere gauzak ez daude batere argi. Froga gisa, hona nire twitter bat non jatorrizkoa testua desagertu dute, Eskozia independenteaz aritu zenaz, zertarako eta Britainia Handitik alde egiteko eta EBn sartzearren. Hortaz, teorikoki oso garbi daukaguna, praktikan lau katu besterik ez omen gara, eta ortodoxian murgiltzen diren sasi ezkertiarrak multzoka bide dira nonahi. ‘Omen’ eta ‘bide’ aldatu daitezke, noski. Hala biz!)

Twitter berezia Eskoziaz:

(https://twitter.com/tobararbulu/status/1254041132587155459)

@tobararbulu # mmt@tobararbulu

What means ‘independence’?

To ‘leave’ London to enter into the DYSTOPIAn Euroland?

Please!!!

The SNP is totally lost.

What about EFTA?

https://twitter.com/indyscotnews/status/1253995194212667394 <— Autoreak berak kendu du, ekonomialari batek

Txio hau ez dago eskuragarri.

2020 api. 25

Segida:

Kataluniaz

Tantatxo bat, hala ere: Catalexit

Eta Warren Mosler-ena: Katalunia: eta ekonomian, zer?

Italexit izan zitekeenaz, daitekeenaz, litekeenaz…

Italexit dela eta, Italiako eztabaida

Italexit, berriz ere!

Europar Batasunerako irtenbide orokorraz, koronabirusa eta geroko egoeran

Koronabirus krisiaren aurrean, Eurogunerako proposamen bat

Eurolandiako estatuak: do whatever it takes!

Aro Berrirako erreminta berriak

Zalaparta gehiegi ezdeus-i buruz?

Koronabirusa eta defizitaren mitoa

Aurrerazaleek ez lukete inoiz lan egin behar korronte nagusiko makroekonomiaren eskema estugarriarekin

Estatuaren beharraz

Estatua behar dugu nazio osoari fidantza ordaintzeko

Koronabirusa dela eta, nazio-estatuaren bukaera ote?

Laburbilduz,

(a) Estatua beharrezkoa da nonahi, baita gure Euskal Herrian ere

(b) Europar Batasunean egonda, Eurexit, hau da, EHexit beharrezkoa dugu

(c) Politikoki estatu independentea eta ekonomikoki subiranoa izanik, bere moneta propioa, edozein delarik haren izena, jaulki lezake Euskal Herriak

(d) Hortaz, politika fiskal propioa ere martxan jar lezake

(e) Beraz, defizit publikoa handitu lezake, langabeziarekin, pentsiodunekin, soldata duinekin eta bereziki lan bermeko programekin1, eta, oro har, politika sozial mota guztiekin aritzeko benetan era subirano batez

Muga baliabide errealetan datza, baliabide naturaletan, giza baliabidetan eta abarretan, ez finantzan.

Eztabaidatuko al dugu inoiz horretaz?

Huntaz eta hartaz, Joseluis-ek esango zukeen moduan!


1 Lan bermea Diru Teoria Modernoaren arlo oso garrantzitsua, da, beraren egiturari dagokiona, erabat: Lan bermea DTM-ren egituran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude