Euskal Hiriaz hitz batzuk

(i)  Euskal Hiria

Euskal Hiria Bernardo Atxaga1 idazleak 1990eko hamarkadaren bukaeran sorturiko kontzeptu soziopolitikoa da, Euskal Herriko lurraldean bizi diren komunitateen arteko bizikidetza eta elkartasuna helburu utopiko moduan ezartzen duena, identitate anitzeko Euskal Herria proposatuz eta nazionalismo joerek ustez proposatzen duten nazio-kontzeptu esentzialistaren aurkakoa2.

Urteen poderioz, erakunde ofizialetatik alegoria hori jaso eta lurraldearen antolakuntza eredu jakin bat sustatzeko marketingoiburutzat baliatu izan dute. Kritika horiek ere jaso ditu, Xabier Montoiaren Euskal Hiria sutan lanean esaterako3.

(ii) Euskal Hiria sutan

Euskal Hiria sutan Xabier Montoiak 2006 urtean argitaraturiko liburua da, Bernardo Atxagak sortu zuen “Euskal Hiria” kontzeptuarekin eta alfabetoari loturiko izenburu labur-laburrez jositako hogeita hamar bat ipuinekin osatuta. (…) 2006. urtean argitaratu eta 2007. urteko Euskadi Literatura Saria jaso zuen. Ipuinotan sarkasmoa, kritika ideologikoa eta errealitatearen ikuspuntu gordina dira nagusi.

(iii) Montoia-ri egindako elkarrizketa

(https://www.jakin.eus/uploads/albisteak/Escribano-Montoia1.pdf)   

(…)

Galdera: Nola bururatu zitzaizun Euskal Hiria-ren kontzeptua literaturara eramatea?

Erantzuna: Hori, niretzat, bai dela kontu politiko bat. Hasteko, Euskal Hiria kontzeptua ez da Atxagarena. Nik, behintzat, Atxagak aipatu baino askoz lehenago irakurri nion soziologo bati, … Haren ustez, Euskal Herri osoa hiri handi bat zen, ez izan beharko lukeela, izan, bazela. Berak kontatzen zuen, bere ustez, zer zen gaur egun Euskal Herria. Gero, Atxagaren kontzeptua beste batzuei oso ondo etorri zitzaien, nire ustez, politika erreakzionarioak eta beren interesen aldekoak bultzatzeko eta zuritzeko, modu teorikoan. Nirea hortik doa. Horregatik da Euskal Hiria sutan.

G: Atxagak, kontzeptu hori erabiltzean, hiri eta herri kontzeptuen arteko kontrajartzearekin jolastu zuen, euskal liberalen eta karlisten arteko gatazka irudikatzeko. Zuk, aldiz, seriotan hartu zenuen zer den hiria gizarte kapitalistan, eta garatu zenuen literarioki. Brechten hasierako aipuak («Von diesen Städten wird bleiben: der durch sie hindurchging, der Wind!»)4 egoki iragartzen du zer etorriko den…

E: Nire ustez, hor dago koska. Aipu horretan dago liburu osoa. Liburua hasten da benetan gertatu zen kontu batekin.

(…)

G: Euskal Hiria sutan bilduman, Atxagari emandako erantzuna edukian zein forman gauzatua da.

E: Ez da Atxagari emandako erantzuna, bereziki. Atxaga elementu sinboliko bat da. Ez da Atxagaren kontrako liburu bat, inolaz ere. Izatekotan, gure ergelkeriari buruzkoa da, eta gure miseriari buruzkoa, guztionari buruzkoa.

G: Liburuaren antolaketaren egitura Obabakoen ‘Azken hitzaren bila’ atalari jarraitu eta areagotutakoa da, narrazio bana alfabetoko letra bakoitzerako, eta hurrenkera alfabetikoaren arabera kokatuta… Hala bada, ez nuen gogoan, eta, oraintxe bertan, ez dut gogoan.

Bestalde, Atxagak aldarrikatzen duen Euskal Hiri miragarri hura, alde batetik, eta, bestetik, Obabakoak bilduman herriaz ematen duen ikuspegia ezkorra da oso; herriko jendea ezjakilea da, itxia, sineskerietara emana…

E: Karlistak, alegia.

G: Euskal Hiria sutan bildumaren kasuan ondokoa iruditu zitzaidan interesgarria: sasidikotomia horretatik ihes egin, eta hiriaren kontzeptua bera problematizatu, tradizio marxista lagun.

E: Hori izan da nire asmoa, nahiz eta orduan horrela teorizatua ez eduki, baina, a posteriori, horrela iruditzen zait. Teoriarako oso txarra naiz, inoiz ezin izan dut modu koherente batean diskurtso bat antolatu. Horregatik egin dut fikzioa, ez naizelako gauza burutik pasatzen zaidana sistematizatzeko.

(…)

(iv) Suitza txiki bat Suitza handi batean

Izan dadila gure Herria Suitza txiki bat Europan, “una Europa concebuda com una Suïssa en gran”.

Suitza txiki bat:

Ziklo berrirako hiru kontzeptu sendo

Euskal Herria Suitza txiki baterantz

Euskal Herria Suitza txiki baterantz (gehigarriak

Euskal Herria Suitza txiki bat izan daiteke

Suitza handi batean:

Izan ere, Jordi Graupera-ren hitzez,

Si buidem Barcelona de la seva història, algú l’omplirà d’una altra cosa
(https://www.nuvol.com/noticies/jordi-graupera-si-buidem-barcelona-de-la-seva-historia-algu-lomplira-amb-una-altra-cosa/

“…quina idea pot aportar Barcelona que sigui rellevant per a la resta del món?

una Europa concebuda com una Suïssa en gran, és a dir, una Europa on els procediments democràtics ho ancoren tot”

(v) Smart Cities

Enric Vila‏ @enricvd

(https://twitter.com/enricvd/status/1072443685340622848)

La @dianacoromines, l’@astridbierge i l’@AdriPujol han passat pel bar del Rick a parlar de les Smart Cities.

Què són les Smarts Cities

(https://www.ivoox.com/que-son-les-smarts-cities-audios-mp3_rf_30696675_1.html)

2018 abe. 11

Gehigarria:

4 «Hiri horietatik zera geratuko da: beroriek zeharkatzen duena, haizea!» (Vom armen B. B., 1922ko apirilaren 26an idatzitako olerkia, 1927an argitaratua in Bertolt Brechts Hauspostille. Propyläen, Berlin).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude