Hasierarako, ikus Suitza – Wikipedia, entziklopedia askea
Segida:
(i) Autodeterminazioaz asko zekien Manex Goyenetche-k (in Euskal Herriko konfederaziorantz):
“Euskal Herriaren etorkizuna Suitza txiki baten antzerakoa izan zitekeela idatzi zuen orain dela zenbait urte Manex Goyhenetche historialariak. Berak zioenez, Europako nazioen mapatik kendu zuten nazio bat. Konkistapen horren ondoren, herri hori zapalduta egon da eta oraindik horrela, hots, menperatuta segitzen du. Hortaz, Nafarroak badu legitimitate historikoa eta hori ezin zaio kendu. Baina maila praktikoan Baskoniako lurraldeen konfederazioa ikusten du Manexek Euskal Herriaren etorkizuna. Puntu honetan, ados gaude historialari baxenafarrarekin.”
(ii) Gogoratu Alfred de Zayas-ek Suitzaz dioena: in Badago esperantzarik!
Le Bonheur d’être Suisse
Nikolaus de Flue, Jean-Jacques Rousseau, Henri Dunant —
Voilà un patrimoine pieux, philosophique, humanitaire… et passionnant!
Voici le cadre helvétique d’un bonheur universel,
Bonheur romand, romanche, tessinois, alémanique – et fraternel.
Nous partageons en Suisse cette espérance de paix et de justice
Basée sur une vision sociale, fierté honnête et productrice,
Issue d’une vraie démocratie, d’une participation spectaculaire,
Pouvoir d’initiative, appel au referendum populaire.
(…)
La Suisse est multiculturelle, comme les Nations Unies
les gens et les coutumes s’épanouissent.
(…)
Bai, izan dadila Euskal Herria Suitza txiki baten antzekoa!
(iii) Ados, baina nola egin trantsizioa, gauden egoera tamalgarri honetatik biharko Suitza txiki baten antzekora?
(1) POLITIKAN, autodeterminazio-eskubidea bultzatuz eta praktikan jarriz:
Nazio bat gara: autodeterminazioa —> Etxerako lanak
(2) EKONOMIAN, Warren Mosler-en irakaspenak aplikatuz:
ICEC-Euskal Herria eta Warren Mosler (segida)
Alegia:
(a) A Planarekin eurolandian egoteko, hots, euroa erabiliz, defizit publikoa handituz eta job guarantee, aka, lan bermeko programa sendo batekin
ala
(b) B Plana, moneta propioa erabiliz, edozein delarik haren izena, eta EFTAn egotea, Suitza eta beste estatu batzuekin batera, defizit publiko egokia eta lan bermeko programa on batekin
Aukerak badaude, erabaki dezagun!
(iv) Sine qua non-eko baldintza: zabor mota guztia alboratzea, hasi mandangarekin eta bukatu ezkerkeria askorekin, gehiegirekin
Horretarako medizina bakarra: ikastea, ez dago beste erremediorik!
joseba says:
https://www.google.es/search?q=suisse+edelweiss&client=firefox-b&dcr=0&tbm=isch&source=iu&ictx=1&fir=lrQNWNK4eisyfM%253A%252CpEI0QDuwz6tlGM%252C_&usg=__LAE-DnFt9LUdZ_-UenUlvJhavDo%3D&sa=X&ved=0ahUKEwiiy82qzoTaAhUBWhQKHfGfCbIQ9QEITDAJ#imgrc=lrQNWNK4eisyfM:
joseba says:
Ibarretxe i Garaikoetxea engeguen l’aposta pel dret a decidir a Euskadi
https://www.elnacional.cat/ca/politica/ibarretxe-i-garaikoetxea-plataforma-dret-decidir-basc_258078_102.html
Alegia, PNV garailea!
joseba says:
Ezkerkeriaz, ikus:
https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/ezkerraz-hitz-batzuk