Gonbitea eta proposamenak

Gonbidapena

Lagun jator hori:

Dakizunez, Gasteizko Eusko Legebiltzarrean EAEko Estatus Berriaren inguruko eztabaida hasi dira alderdi politikoak. Ondo bidean, legealdia bukatu aurretik (2020an) egitasmo politiko berri bat onartu beharko luke Legebiltzarrak, eta EAEko biztanleak erreferendumean bozkatu.

NAZIOGINTZA TALDEA Estatus Berriak izan beharko lituzkeen gutxieneko puntuak lantzen ari da. Ikuspuntu abertzale batetik, eta Nazio bezala gure identitatea sendotzeko eta independentziaren bidean ere urratsak emateko, gustatuko litzaiguke jakitea zer puntu jaso beharko lituzke egitasmo berriak zure ustez.

Horretarako gonbidatu nahi zaitugu zure proposamenak guri bidaltzera (gehienez, 25 lerrotan). Denon ekarpenekin testu bat prestatu nahi dugu eta hurrengo egunotan kaleratu.

Mila esker aldez aurretik, eta onena zuretzat.

NAZIOGINTZA TALDEA

Erantzun laburrak

(i) Nazio bat gara eta nazioek autodeterminazio-eskubidea dute:

Hortaz,

(ii) Autodeterminazio-eskubidea bultzatu, 2014ko Gasteizko Parlamentuko aldarrikapenetik hasita:

Autodeterminazio eskubidea berretsi du EAEko Legebiltzarrak

Mon dieu! Autodeterminazioa! (2014an!)

(iii) Barne determinazioa hiru esparrutan gauzatu daiteke: Baskongadetan zein Nafarroa garaian edo Iparraldean:

Autodeterminazio eskubidea eta Konfederazioa —-> (iii) GOGORATZEKOAK: Euskal Herriko Konfederaziorantz

Oharra:

Hamaika kontsulta burutu daiteke Euskal Herriko esparru batean zein bestean, hala Iparraldean, nola Nafarroa garaian edo eta Baskongadetan. Kontsultak egitekotan, lotesleak izan behar dute, noski. Baina gauzatu daitezkeen erreferendum desberdin horiek ez dira izango autodeterminazio-eskubidea, sentsu strictum, gauzatzea1.

(iv) Ekonomia arloan, gaurtik hasita:

Espainiako Bankua eta Baskongadak

Aurrekoa estrategia baten barruan kokatzen da, zeren estrategia orokorra argi eduki behar baita:

Bideragarria ote da euskal estatu independentea?

PS: No Surrender!

… we made a promise, we swore we’d always remember: no retreat, No Surrender!”

Bruce Springsteen – No Surrender Acoustic in Toronto

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=JxVu41Vsthg

joseba


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude