Diru Teoria Modernoa (DTM) eta Red MMT España

Denok ez gara lagunak, nahiz eta ezagunak izan.

Aspaldian kontaktatu ninduten Espainian mailan DTMz aritzen diren Red MMT España1-ko batzuek.

Horrelako bat Bilbora etorri zen MMTz hitz egitera, eta orain dela gutxi esan didatenez, hitzaldian bertan nitaz galdetu zuen publikoki, gaineratuz Espainian (sic) MMTz arduratu zen lehena neu nintzela, arduratu eta euskaraz idatzi gainera… hori istoriorako…

Red MMT España-ko horiek DTMz arduratuz gain, Espainiara Bill Mitchell eta Warren Mosler eraman zituzten. Kataluniara ere (‘Espainia’ra, haren ustez), data desberdinetan…

(Ez nintzen azaldu ‘Espainia’ko ekitaldi horietan, nahiz eta gonbidatua izan eta Mosler-ekin aspaldiko kontaktuak ukan.)

Beranduago Bilbora etorritako horrek galdetu zidan ea prest nengoela Declaración de Madrid2 sinatzea eta euskaratzea, alegia, La Carta de Madrid3 euskarara itzultzea.

Nire erantzunak, e-postaz, bi puntu zituen:

(i) Lehena, forma dela eta: ez naizela itzultzailea, badakizu traduttore traditore delako hura. Gehienez egin dudana izan dela autore horien jatorrizko bertsioak (ingelesezkoak) egokitzea. Ez dudala inoiz espainierazko testurik itzuli. Badaudela ni baino hobeki lan hori egin ahal dutenak…

(ii) Bigarrena, funtsezkoa. Ni euskaldun independentista naizela, separatista, Mosler-ek badakiela hori. Ez nagoela prest espainiar estatuaren alde ezer ez egitea…

Erantzunik ez!

Bigarren oharrean dago Madrilgo Karta hori espainieraz. Ikus daitekeenez, DTMko autoreak aipatzen dira bertan, blog honetan bertan aipatzen diren berberak.

Testua, berez, ez da ‘zaila’ itzultzeko… eta ‘espainiar estatu’ kentzen bada, eta horren ordez Kataluniako edo/eta Euskal Herriko estatu independenteak idatziko bagenitu, testua aprobetxagarria izango litzateke, agian…

(Ez naiz Bilbokoa, baina zilegi bekit esatea blog honetan, euskaraz, Madrilgo Karta hori baino testu askoz hobeak daudela (!))

Nazioa oso lotuta dago ekonomiarekin…

Nazioaz eta DTMz, ikus ondoko linkak:

Katalunia eta Warren Mosler

Katalunia eta DTM

Nazio-estatua ezina omen da

Mitchell-ek Espainiako ‘ezkerrari’ egindako kritika

Globalizazioa, neoliberalismoa, nazio-estatua eta ezkerra

Ezkerraz eta nazioaz, gogoratu ondoko linkak:

Non dago ezkerra? Zertan dabil?

Ezkerraz, zer egin eta nola?)

Estatua eskatuz, nonahi

Bill Mitchell-en liburu berria

Liburu berri baten aurkezpena


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude