Axularengandik autodeterminaziora

Hasteko, irakur Patxi Salaberri Muñoa-ren «Euskal Filologia amaitzen dutenek ere ez dute Axular ezagutzen»

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20170912/euskal-filologia-amaitzen-dutenek-ere-ez-dute-axular-ezagutzen

GERO-ren bertsio interesgarri bat plazaratu du Patxik. Hemen dago: http://booktegi.eus/book.php?id=55

UPV-n egon garenontzat ere hauxe esan zigun Patxik: Bologna prozesatzen

Egia da, Axular ez dugu ezagutzen, maleruski.

Gure ezjakintasuna nabariegia da.

Kasurako, eta Katalunia pil-pìlean dagoeneko une honetan, politika arloan autodeterminazio-eskubidea zer den ere ez dugu ezagutzean, edo eta ezagut badezagu, oso ongi ezkutatzen ahalegintzen gara.

Dudatan egotekotan, galdetu ondokoei:

BERRIAko zuzendaria eta kazetariei

GARAko zuzendaria eta kazetariei

GURE ESKU DAGOko zuzendaritzakoei

INDEPENDENTISTAK delako zuzendaritzakoei

LABeko eta ELAko zuzendaritzakoei

EH Bilduko zuzendaritakoei.

Oro har, ondokoei: euskal politikari, ekonomialari, kazetari, ‘intelektual’, progre eta abarrei…

Bai, egia da, orain dela ez urte asko horiek gehienok AD zer zen ezagutzen zuten eta horietako askok oso sutsuki defendatu ere!

Baina, oh baina madarikatua,. Kataluniako prozesu ‘subiranista’ (sic) dela eta, honelakoa irakur dezakegu ‘gure’ BERRIAn, zeineko akziodun eta harpidedun garen:

Gurutze bat erabakitzeko eskubidearen alde (irakur bedi Gurutze bat autodeterminazio eskubidearen alde)

Gogoratzen al dugu Newspeak zer zen?

 

Newspeak: Newspeak – Wikipedia

Horrela segituz gero, eta aldatu ezean, agian ondoko zerbait definitu behar izango genuke:

Newsmand is the language of Mandland a fictional totalitarian state ruled, in linguistics, by BERRIA, GARA, LAB, ELA, EH Bildu, et al, who created, expanded and loved the language to meet the ideological requirements of Basque mandanga (basqmand).”

Gogoratu: Derecho a decidir… mandangas!

Salbuespen bat, orain arte bederen: Larraitz U. Z.

Ikus Katalunia: autodeterminazio eskubidetik independentziara —-> bigarren iruzkinean