Kazetari berrientzako proposamena

Badakigu non daude eta zertan dabiltzan Euskal Herriko kazetari gehienak:

Ohikoa denez, in te middle of nowhere galduta…

Noski, ‘ikertzen’:

Ez al dago multzo erraldoi horren barruan benetan aztertzen arituko den kazetariren bat? Ala kazetaritzako ikasleen artean baten bat edo bi?

Zergatik kazetariren batek, ohikoa egin ordez, ez du benetan ikertzen zer gertatu den GEDren bilakaeraz, Euskal Herriko ICEC-eko sorreraz eta bilakaeraz eta azken erakunde horrek hemengo zenbait jenderekin izandako harremanez, jokoez eta azpijokoez? Baita Ibarretxe jaunaren portaeraz bi erakunde haiekin ere?

Agian, ez da izango tesi bat egiteko gai sakona, baina Kazetaritza Fakultatean tesina edo lan txukun bat egiteko beste bai, bada. (Nahi izanez gero, lagunak dauzkat bertan.)

Bide batez, eta gauzak argitzeko, kazetari horrek edo beste batek, gauza bera egin dezake Herrien Liga eta Bai independentziari mugimenduekin zer gertatu zen. Haien sorrera CIEMEN eta CONSEU-ren laguntzaz, haien bilakaeraz, eta beraien lurperatzeaz…

Hori ere beste tesina baterako gai izan daiteke, edo eta beste lan txukun bat egiteko beste bai…

Bi gai interesgarri eta ene ustez erabat lotuta daudenak…

Lotura hori frogatzeko, bi lan horietatik ia tesi moduko lan potolo eta sakon bat egin daiteke.

Helburuak bi izan daitezke:

(a) Tesia gauzatzea, lan sakona, txukuna, garrantzitsua eta Euskal Herriarentzako oso interesgarria den gaiaren inguruan: autodeterminazio eskubidea da kontua, noski.

(b) EHrentzako gai oso garrantzitsu batekin, autodeterminazio eskubide unibertsalarekin, hemen eta orain, hic et nunc, egiten ari den manipulazioak, nahasketak, ‘trabestismo’ sasi-intelektuala eta azpijokoak agerian uztea

Batzuk prest gaude bi lan horietan gauzatzen laguntzeko, daukagun informazio zehatza emanez.

Gauza bera, eta oro har, bi lanak borobilduko lukeen lan potoloa, aurreko bi lanen sintesia, edo ondorioa, edo dena delakoa gauzatzeko ere.

Protagonista batzuk joan dira: Joseluis Txilardegi, Manex Goyenetche, Jesus Lezaun, Joseba Goñi, Andolin Eguzkitza, … Baina beste batzuk bizirik gaude…

Kontakturako:

e-maila: josebafelix@outlook.es

twitterra: @tobararbulu (soilik euskaraz eta Ingelesez eta oso-oso gutxitan frantsesez edo katalanez zein italieraz)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude