Zentsurak zutik dirau

Rikardo Arregi-k dioenez, DEIA-n (Manipulazio egunkarietan), zenbait egunkaritan gertatzen den manipulazioa nabarmenegia da..

Bai, segur,… dudarik ez!

Baina Espainiako komunikabideetako manipulazioaz gain, zentsura, hots, manipulaziorik manipulazioena dena, alegia, artikulua bera ez argitaratzea, etxen ere gertatzen da. Birus edo/eta izurrite hori ezagutzen dugu.

Gogoratzekoak:

(i) Gure Esku Dago: zer?, 2014koa

(ii) Abian: egun handia, egun ederra, 2016koa

Hartutako erabakia, hots, derecho a decidir (kar, kar!): ez dut, nik neuk, ezer bidali medio euskaltzale, abertzale, demokrata eta independentista horietara. Nahiko eta sobera!

(Ezagutuko al zenuke zein egunkaritan izan ziren zentsuratuak, ez plazaratuak, aipaturiko bi artikulu horiek? Ezetz asmatu!)

Manipulazioa? Zentsura? Zer gertatzen da Granada honetan?

Irakur, gehigarri gisa, ondoko hau: Ateak nola? Gabriel Aresti Segurola (Remembrance)

Iruzkinak (2)

  • joseba

    In Bilbo Hiria irratia (20. urteurrena)

    Xabierrek galdetu dit ea zergatik ez dudan idazten ARGIAn. Ainhoak gauza bera, zergatik ez dudala egiten BERRIAn eta Jonek zergatik ez GARAn.
    Ez dakit zergatik.
    Egia esan ARGIAn aspalditik utzi nion idazteari… Esan zidaten ekonomiaz elkarrizketa bat egingo zidatela eta gaur arte.
    Beste aldetik, orain dela urte bat eta erdi inguruan, GARAra eta BERRIAra artikulu bat edo beste bidali eta publikatu ez, hainbat eta hainbat artikulu bietan argitaratu ondoren.
    Zentsura ote? Batek daki. Nik behintzat ez dut ideiarik ere ez!

  • joseba

    In Periko Solabarriari egindako bigarren omenaldia:

    Goizean Lutxanako plazan, sindikalista ospetsu batek galdetu zidan ea zergatik ez dudan orain idazten euskal prentsan…

    Nire erantzun zuzena:

    “Zentsuragatik. Soilik blog batean idazten dut, UEUko blog batean, bereziki ekonomiaz…”

    Haren erantzuna:

    “Gogoratu Aresti, zer nolako tratua jaso zuen eta gero denak Arestiren alde azaldu dira, bera goraipatuz.

    Orain, berriz, norbera hil behar da eta gero ospea, eta abar…!

    Heterodoxiak ez dauka lekurik gaurko prentsan, are gutxiago ekonomia arloko heterodoxiak.”

    Biok ados geunden hemen eta orain dagoen apurra ELA eta LAB edo LAB eta ELA direla… gazteengan iristeko ahaleginak egin beharko direla…

    Bai ados geunden hainbat puntutan. Baina ni neu munstroa zen Arestirengandik oso urrun nago, urrunegi. Gutxienez, hori bai, Aresti zalea izan naiz eta naiz, beti eta betiko!

    Baina lagunak luzaturiko mezuarekin, sakonean, ados nago.

    Hic et nunc heterodoxiak ez dauka espaziorik. Espazio lortu behar du, lurraldetasun berriak landu behar dira hala politikan nola ekonomian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude