Abian: egun handia, egun ederra

Bai Abian gaude.

Kapitalismo mota berrian, Finantza kapitalismoan, zeinak aurreko eskema eta teoria ia guztiak pikutara bidali dituen. Horixe da abiapuntua.

Oso argi daukaguna: Krisi ekonomikoa ez da sistemikoa ez da ohikoa, berezia da, oso berria eta nahita sortua, erabat induzitua, banku erraldoiek sortua, espekulazioaz baliaturik eta banku kredituek espekulazio horiek handituz, Ponzi eskema batean, harik eta 2007an burbuila mota asko lehertu arte.

Espekulazioan dirua erabiliz, ez produkzioan eta kontsumoan, ondorio zuzenaz, eskari agregatuaren gabezia oso nabaria da.

Beraz, krisiari aurre egiteko, eskari agregatua areagotu behar da hemen eta nonahi.

Hori ulertuta, erremedioak berez datoz: kredituak inbertsio publikora eta sozialera bideratuz, kredituen gaineko kontrola, aipatutakoa gerta dadin.

(Ez da behar inongo banku publikorik, zeren dirua, berez, publikoa baita.)

Diruaren funtzionamenduak ongi ulertzen dugulako, dirua sortzen duen erakunde bakarrari, alegia, EBZ-ri (erakunde independenteari, Mundu osoan lehen aldiz gertatu dena!), dirua, diru publikoa, euroak, eskatu behar zaizkio. Diru publiko horrekin gure eskari agregatua handituko da.

Ongi dakigunez, EBZ-ek nahitara euroak sortu ditzake, zero kostuan. Hortaz, Europan Batasunean defizit publikoa %3tik gutxienez %8ra handitu beharra dago, benetan austeritatearen aurka borrokatzearren. Ez dago beste aukerarik.

Eta EBZ-ek, eta Troikak oro har, ezezkoa ematekotan, Eurexit planteatu behar da, inolako beldurrik gabe, hemen eta nonahi: Grezian, Katalunian, Portugalen, Irlandan, Italian,…

Cup-ekoek ulertu bide dute afera (https://drive.google.com/file/d/0Bxrh_sv1paPsZFl4d3dTczlZWTQ/view?pli=1):

Ruptura amb la Troika, per tal de garantir un pla de xoc contra l’emergència social (…) La recent experiència de Grècia mostra que no hi ha vies de negociació amb l’UE i les institucions capitalistes, ni en el marc de l’euro, que permetin la millora de les condicions de vida de les classes populars. Cal la ruptura amb aquestes institucions per poder atendre les necessitats de la gent.”

Ezagutzen ote dute Diru Teoria Modernoa CUP-ekoek? Ez dakit, baina DTM-ko Bill Mitchell datorren maiatzean Bartzelonan egongo da (I’ll spend some time in Barcelona and will meet with some of the protagonists pushing for independence of Catalonia) eta DTM-ko sortzailea den Warren Mosler etorriko da espainiar estatura aurten, Kataluniako independentistekin ere egoteko.

Ikasiko ahal dute katalanek!

Ekonomia ez da erlijioa, are gutxiago karitate afera bat. Sozialismoa ez datza aberastasunaren banatzean (sic).

Gehiegi litzateke sozialismoa definitzea hic et nunc.

Dakiguna hauxe da: “langabezia gizateriaren aurkako krimen bat da.” Gainera, langabezia tasa da krisiaren maila neurtzeko aldagairik garrantzitsuena.

Langabeziaren aurka egiteko, badago bide zehatz bat: arlo publikoan lan bermeko (job guarantee) programak martxan jartzea.

Bien bitartean…

Bai, bihar egun handia izango da. Benetan egun on bat, ederra!

Arnaldo-rentzat, amets gaiztoa bukatuko da bihar! The nightmare will be over!

Ene agurrik beroena eta estuena Arnaldo-rentzat! Baita etxekoentzat ere!

In Struggle!

In Struggle, alegia, borrokan, borroka teorikoan, ekonomia arloan, abian eta martxan hasteko.

In the Spirit of Crazy Horse (via Leonard Peltier)


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude