Bilbo Hiria irratia (20. urteurrena)

Albistea: Bilbo Hiria Irratia kalera irtengo da bihar, 20. urteurrena ospatzera

Ekonomia denontzat? galderaren bueltan, Joseba Barandiaran, Endika Alabort, Joseba Tobar eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak ariko dira berbetan.(…)

SAIOA BEREZIA: Bilbo hiria irratiak 20 urte saioa berezia entzungai1

Ekonomiaren zirrikituen berri zehatz jakitea gaur egun, egia esan, nahiko zaila da, ikaragarrizko ikerketa sakonak egiten ari dira eta. Baina kontzeptu oinarrizkoen berri jakitea, nahiko erraza da. Beti aholku eske ibili beharrik gabe. Euriborra, Europako banku zentrala. Eta hau eta hura. Irratian horretarako baliatzen ditugu gure uhinak, Bilbo Hiria irratian ekonomia denontzat eta tamaina ezberdinetan dugu, mahi buelta batu zaizkigu Endika Alabort Amundarain, Joseba Tobar eta Joseba Barandiaran.

Aipatutakoak, boteprontoan:

Bai, ekonomia ez da gai neutro, matematika den antzera. Baloreak daude tartean, teoria oso desberdinak eta botere harremanak…

Bai, ekonomia ez da zaila, hainbat kontzeptu argi eduki behar dira, ez gehiegi. Baina ekonomialariek zaildu, ilundu egiten dute gaia, matematikazko hainbat ekuazio eta formularekin betez.

Bai, esaten badizute ekonomia ongi dagoela, berpiztu dela, galdetu zein den langabeziaren tasa…

Jende gaztea, alaia, euskaldunak besterik ez daudeneko giro eder batean, ezagun batzuk agurtu, baita nirekin ikasleak izandakoak ere…

Xabierrek galdetu dit ea zergatik ez dudan idazten ARGIAn. Ainhoak gauza bera, zergatik ez dudala egiten BERRIAn eta Jonek zergatik ez GARAn.

Ez dakit zergatik.

Egia esan ARGIAn aspalditik utzi nion idazteari… Esan zidaten ekonomiaz elkarrizketa bat egingo zidatela eta gaur arte.

Beste aldetik, orain dela urte bat eta erdi inguruan, GARAra eta BERRIAra artikulu bat edo beste bidali eta publikatu ez, hainbat eta hainbat artikulu bietan argitaratu ondoren.

Zentsura ote? Batek daki. Nik behintzat ez dut ideiarik ere ez!

Beste batek, aldiz, bere lagun bati, nire aurrean, Diru Teoria Modernoaz aparteko liburu ona idatzi dudala aipatu dio, eta behingoz, erdi lotsaturik, Bilbon, konpainia on batean, zoriontsu izan naiz!

Zorionak Bilbo Hiria irratia, 20. urteurrena dela eta!

(Mila esker, gonbidapenagatik.)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude