Sarrera gisa, ikus Jende arruntaren botoa
Segida:
Tragedia. Drama. Hona hemen abertzaleen drama:
Alderdikeriaz erabiltzea herri oso baten autodeterminatzeko1 daukan eskubidea, eta horrela aukera kolektiboa alferrik galduz, soilik espazio politikoa markatzeko interesagatik aritzea
Dramaren erro modernoak: karlistadak.
(a) Lehen eta (b) bigarren karlistadak, non Foruak deuseztatzeko espainolek bi gerla odoltsu eta luze egin behar izan zituzten (eta, hala ere, ez zuten lortu foruak erabat ezabatzea). Baina euskaldunak politikoki galdurik…
(c) Hirugarren karlistada, non gudariek hein handi batean Espainiako errepublikaren alde borrokatu zuten, noski bazeuden salbuespenak, Kandido Saseta komandantea tartean2
(d) Laugarren karlistada, non ezker abertzale ofizialak Espainia aldatzeko hainbeste aldarrikapen eta mugimendu egin dituen3
Orain, beste ‘saiakera’ baten aurrean gaude.
Orain badakigu, azkenean!, Euskal Herrian ez dagoela herririk, zonbiz edo beteriko ‘mapa4‘ (sic) bat besterik ez dela Euskal Herria.
Eta horrela doa Granada hau, hanka-sartze batetik hurrengo batera, gero eta sakonagoa izango dena.
Baina, lasai… denok pozik, dena dago gure esku.
Dena?
Zer dago gure esku? Bai, Gure Esku Dago: zer?
1 Bantuzko hizkeraz asmaturiko mandanga nonahi erabiliz: ikus Euskara bantuzko hiztegi berria.
3 Ikus, beteak beste, ondoko linkak: Laugarren karlistadaren aurrean?; Laugarren karlistada ez, ‘oraingoz’!; XXI. mendeko karlistada mota guztiekin bukatzeko erremedio zuzena; Karlistada ala independentzia?; Laugarren karlistada Nafarroa garaian hasi da; Laugarren karlistada? Ez, are txarragoa!; Laugarren karlistadak porrot egin du; Azken karlistada berriaren emaitzak…; Laugarren karlistadaren porrotaren biharamuna…; Laugarren karlistadak aurrera darrai Baskongadetan; Laugarren karlistadaren gora-beherak; Laugarren karlistada: zaplada batetik beste berri batera; Laugarren karlistada: Espainiako batasunaren alde (eta olé!); Laugarren karlistada, Podemos-etik Valentziara: esaera berria; Laugarren karlistadaren amaiera?; Eta laugarren karlistadakoak?; Laugarren karlistadaren porrot itzel berria…; …