Azken zaplazteko gogor samarra izan da.
Gogoratu ondoko hau: Laugarren karlistadaren gora-beherak
Berria dena:
(a) Espainiar batzuk (gutxienez!) ikasten ari dira Europako paradisuaz, diru teoria modernoaz, lan bermeaz eta abarrez, lekukoa Bill Mitchell.
Gogoratu Mitchell-ek Espainian zehar emandako hitzaldiez geroztik egindako lana: Mitchell-ek Espainiako ‘ezkerrari’ egindako kritika.
(b) Beste aldetik, Mitchell Bartzelonan argi agertu zen Kataluniaren independentziaren alde, eta horretarako moneta propioaren alde, alegia Kataluniako errepublika independente berria eurogunetik kanpo egotea (Bill Mitchell-i egindako elkarrizketa, Bartzelonan)
Bide batez, aspaldian azaldu zuen bezala (Katalunia eta DTM)
(Ikasiko ahal dute CUP-ekoek!)
(c) Baina guzti horren gainetik, beste espainiar batzuek, tantaka bada ere, partida ekonomikoa zelaiaz aldatu nahi dute, alegia, eurogunetik kanpo jokatu gura dute…
Izan ere, hona hemen nahiko interesgarria den artikulu bat: Dentro del euro no hay espacio para el cambio1
Beraz,
(i) Ikusi bezala, espainiar batzuk ikasten ari dira
(ii) Gainera, badirudi Katalunian atzo gertatu zena ikusita eta gero, (Kataluniako Parlamentuko buruak harrera egingo dio Arnaldo Otegiri, “CUPek gonbidatuta izango da parlamentuan”), CUP ez dela hemengo jende askok, gehiegik, sinestarazi nahi izan ziguten bezain txarra
Oraingo honetan neokarlistei, Podemos dela eta, australiar batek gehi espainiar batek emandako zaplada agian gogorragoa da azkena baino.
Ikasiko ote dute?
Noraino iritsiko dira beren ezjakintasunean?
Manipulazioa alboan utziko ote dute ala “aurrera bolie” delakoan segituko dute?
‘Afera’ nahiko interesgarri bilakatzen ari da.
Gehigarria: