Hasierarako, ikus (Ipuintxoa izan litekeena): EPI espaziotik datozen albisteak
Segida:
Herrien Liga erakundearekin gertatu zena ezagutzen dugu. Oso ongi gainera.
Litekeen ipuintxoa eta gero, den-dena geratzen da garbi, oso garbi:
(ii) Autodeterminazioa eztabaidagai Bruselan (gehigarri berezia)
(iii) Eskizofrenia politikoa mandanga dela eta
Baita Laugarren karlistadarena bera ere:
(iv) Laugarren karlistadaren porrot itzel berria…
‘Nekea’ dela aitzakia, ausartuko ote dira Euskal Herrian autodeterminazioaz eta independentziaz orain dagoen benetako ‘potentzialtasuna’ lurperatzea?
Berriz ere?
Orain dela 25 urte (hogei eta bost urte!) gauza bertsua egin zuten. Hogeita bost urte jadanik galdu ditugu: Euskal Herria: 25 urte galduta
Beste 10, 15, 20 urte galdu ditzagun nahi dute? Berriro ere?
Baiezkoan, esan dezatela argi, garbi eta, batez ere, publikoki!
Ustelkeriaren kiratsa nabarmenegia da. Eta ustelkeria intelektuala nik neuk ezin dut jaso.
Hortaz, ahaleginduko naiz, neure indar apurrarekin (litekeen) desbideratze maltzur hori gainditzen laguntzen.
Zin dagit!
(Donejurgin, 2017.06.02)
iñigo says:
Abenduaren 2015ean Munoa egon zen Bruselako parlamentuan GEDren izenean eta ICECek gonbidatu ondoren.
Baita ere ICECek gonbidatu zuen Ibarretxe partehartzeko eta erantzunik ez.
joseba says:
Progreak eta autodeterminazioa
Parisen gertatukoaren alde?
Autodeterminazioa Parisen
(https://www.berria.eus/paperekoa/1834/022/001/2017-11-12/autodeterminazioa_parisen.htm)
“Europako estatu zentralistenetakoak autodeterminazioa normaltasunez eztabaidatzen zuen artean, Espainiak katalanek bozkatutako gobernuko ministroak preso politiko egiten zituen Gaztelako espetxeetan.”
Eta Euskal Herrian?
Gogoratu: EPI espaziotik datozen albisteak
Zertan dabil U.U. progre hori?