Hyman Minsky-k diruaz eta bankugintzaz

Anyone can create money, the problem lies in getting it accepted

Randall Wray-en Why Minsky Matters, 2016, New Jersey: Princeton University Press.

Hona hemen liburuaren zenbait zehaztasun eta iruzkin batzuk: Zer dela eta Minsky da garrantzitsua?

R. Wray eta H. Minsky aspalditik aipatu ditugu blog honetan:

Randall Wray: Hyman Minsky-z eta azken baliabideko enplegatzaileaz

Hyman Minsky

Randall Wray: moneta subiranoa eta elkarrizketa

Hyman Minsky eta krisia

Gehigarri interesgarriak, hauexek: Randall Wray: lan bermea (job guarantee); Randall Wray Finlandian eta Randall Wray-k Eurolandiaz (berriz)

Gaurko honetan, eta gaingiroki bada ere, Why Minsky Matters liburuan Randal Wray-ek plazaratzen dituen zenbait ideia sakon aipatuko ditugu:

(a) Korronte nagusiko ekonomialarien ikuspegia okerra da1

(b) Dirua eta bankugintza, 4. kapitulua (86-108 orr.). Bankuak ez dira bitartekariak. Bankuek dirua ere sortzen dute (diru ‘horizontala’)2

(c) Banku zentrala eta Altxor publikoa: Banku zentralak diru bertikala mailagatzen du. Altxor publikoa enplegu publikoa finantzatzeko ere erabil daiteke3

(Transakzio bertikalaz eta horizontalaz, ikus Modern Monetary Theory – Wikipedia, the free encyclopedia)

Europako Banku Zentralak berak oraintsu azpimarratu duenez (Albistea 14 orrialdean, 7. oharrean: 20 hitz), banku zentralak ezin dira insolbenteak izan beraiek dirua sortzen dutelako.

Banku zentral guztiak, EBZ barne, azken mailegu emaileak dira eta Altxor publikoak azken enplegatzaile gisa erabil daitezke. Hortaz, langabeziari aurre egiteko, dirua banku zentralak mailegatuko du eta lan bermeko programa finantzatzeko fondoa Altxor Publikoak bideratuko.

Horrela, eta soilik horrela, karlista berrien sasi teoria mota guztiak alboratuz, eta autodeterminazio eskubidea erabiliz (ez inongo aukeratzeko eskubiderik -zer aukeratzeko baina?), gure herriari irtenbide txukun eta dotore bat proposatu diezaiokegu bi hipotesi desberdinetan:

(a) Euroa erabiliz, eta Europar Batasunean egonik, beste europar estatu (berri) bat izanik, Warren Mosler-en proposamena erabiliz

Edo, Bruselak ezetz esaten badu,

(b) Moneta propioa erabiliz, edozein delarik haren izena (euskoa, kasu), eta Eurexit praktikan jarzen.

Ikus ondoko linkak:

(i) Litekeena ote eurogunean austeritatearekin bukatzea?

(ii) Bideragarria ote da euskal estatu independentea?

(iii) DTM lau eskematan (euroa eta lira)

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/dtm-lau-eskematan-euroa-eta-lira

(iv) Ongi etorri euskoa!

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/ongi-etorri-euskoa

Oharrak:

(1) Jakina dugunez, DTM-k barnean dauka job guarantee, lan bermeko programa

(2) DTM hasiberrientzat: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat


1 Ingelesez: “…it is the mainstream vision that is wrong – the belief that market forces are fundamentally stabilizing” (13-14 orr.)

2 Ingelesez: “Banks … create money as they make loans”. “Banks lend their own IOUs.” A bank loan is eated ‘out of thin air’.”Beste sarrera batean ukituko dugu sakonezko puntu hau.

3 Ingelesez: “Fed “lender of last resort’ to the financial system. The Treasury ’employer of last resort’ to provide public sector jobs.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude