Horreur economique

Horreur hitza askotan erabili dut. Oraingo honetan liburu bati lotuta azaltzen da: L’horreur economique1.

Bill Mitchell-ek birritan aipatu du liburua2.

Zertan zetzan Viviane Forrester-ek 1996an plazaraturiko liburua3?

Gobernuak ez dira gai enplegu nahikoa sortzeko, eta denbora berean sustatzen ari dira langabetuen aurkako kontraeraso bat.

Forrester dioenez,

The panaceas of work-experience and re-training often do nothing more than reinforce the fact that there is no real role for the unemployed. They come to realize that there is something worse than being exploited, and that is not even to be exploitable… “

Horrelako zerbait aspaldian idatzi zuen Joan Robinson-ek in Economic Philosophy (1962):

The misery of being exploited by capitalists is nothing compared to the misery of not being exploited at all

Guk geuk aukeratutako gobernuek langabezia ez-beharrezkoa egin diete produkzio kapitalistari eta mozkinari, eta, hala ere, langabetuak bizirik mantendu.

Zer dela eta ez deklaratzea desegokia hedatuz doan lanik gabeko gizatalde hori?

Eta langabetuak zahartzen direnean, zer?

Irudimena falta zaigu afera horri aurre egiteko eta gezurrak eta faltsukeriak pilatuz doaz: “the government cannot afford to create jobs for all the unemployed” (eta badakigu egin dezakeela, kasu job guarantee delako programa baten bidez) edo “there is nothing productive for them to do” (eta badakigu hori gezur hutsa dela).

Langabetuak produkzio kapitalistarako ez-beharrezkoak baldin badira (tarte luzeko langabezia iraunkorrak horixe dirudi), ezin badute egin ezer produktiborik baldin eta sektore publikoan enplegatzen baditugu, eta oztopoak badira beraiek moldatzeko, orduan azkenik gizartea galdetzen has daiteke “what is the point of the unemployed?”.

Orduan soluzio desberdin batzuk azaldu daitezke. Izan ere, orain dela 70 urte eskas Alemaniak erabaki zuen kohorte zehatz bat ez-beharrezkoa zela eta garbitua izan zitekeela.

Hortaz?

2007ko krisiak korronte nagusiko ekonomialarien gabeziak azaleratu zituen. Austeritatea, langabezia eta pobrezia hedatzen den bitartean, teoria zaharkitu haiek zakarrontzira betiko bota barik, progresiaren artean berriz azaldu dira zaborrezko teoriak, ezer gertatu ez balitz bezala.

Azaleratze berri horri horreur economique dei diezaiokegu.

Horreur ekonomiko horren kontra irakur, besteak beste, ondoko linkak:

Langabezia gizatasunaren aurkako krimena da

Paul Krugman eta Warren Mosler (Who is Who?)

Langabezia: zer egin?


1 Ikus https://fr.wikipedia.org/wiki/L’Horreur_%C3%A9conomique.

3 Ingelesezko bertsioa, The Economic Horror: http://www.amazon.com/exec/obidos/ASIN/0745619940.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude