Hasiera berritua?

Agian bai.

Ziklo berri batean sartuta nago. Mugarria hauxe izan da: https://www.scribd.com/doc/280198462/Ziardamendi-4

(i) Jadanik ildoa markatuta neukan:

Hauxe zen Ene bide berria1

Eta hauxe Hasiera berria2

Eta ondoko honetan hasiera berri horren zenbait zehaztasun zeuden: Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat3

Eta azken horrekin batera, liburu berri baten albistea plazaratu nuen: DTM hasiberrientzat izenekoa

Dena den, beti aurrera joz: Aurrera begira4

So we keep typing, day after day

(ii) Hemendik aitzina, ildoak ez du gehiegi aldatuko:

Aipaturiko liburu berriarekin bukatzea helburu hurbila izanik (2017rako?), eta berari hemendik aurrera lotuko natzaion arren, ez dugu alboratuko ekonomia arloan eguneko menuan azaltzen diren hainbat albiste eta berri. Hortaz, ekonomia dela eta, ia denetaz arituko gara, geure ahalmenean (jakituriaren arabera) eta borondate onean (beti!).

Zoritxarrez, baliteke ezagun bat edo beste haserretzea. Baina kontua ez da hori, baizik eta ezagun horiek, kasualitatez edo, defendatuko balituzte ene uste ez apalean zaborreria intelektualak izan litezkeenak, orduan, behin eta berriz, eta etengabe, aipatu ahalko lituzketen zaborreria horiek gogor, oso gogor kritikatzea.

Argi gera bedi: zientzia arloan aritzea ez da inoiz izan, ezta izango ere, iritzi eta jarduera apaleko afera, baizik eta ahalegin eta esfortzu sendoarekin, eta etengabeko eginahalekin agian lortu daitekeen zerbait. Gainera, zientzia arloan erabiltzen den metodo zientifikoa kritikan oinarritzen da, ez inongo apalkeriatan.

Baten batek ulertuko ez badu gure jarrera argi hori, haren arazoa izango dateke, ez gurea.


.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude