Ene bide berria

1. 1960ko hamarkadatik: bi mundu

Ikasketaz ingeniaria naiz. Bokazioz eta zaletasunez ekonomialaria. 1960ko hamarkadaren bukaeran eta 1970eko lehen urteetan, zientzian (fisika batez ere) eta ingeniaritzan aritu nintzen.

Urte horietan guztietan ingeniaritzaren ingurune sozial eta ekonomikoa ulertzen saiatu eta ahalegindu nintzen: horrek eraman ninduen ekonomia arlora. Ekonomia izan da aspalditik ikertutako arloa.

(Ikus Zenbait mugarri izeneko lantxoa[1].)

2. My way[2]

Finantza sistemak bereganatu egin du ekonomia erreala[3]. Europan esaten den moduan, Finanzkapital uber alles

2011ko Finantza Kapitalismoa liburuan, beste autore batzuen artean, Diru Teoria Modernoko (DTM-ko) Randall Wray-ren eta Stephanie Bell-en (orain Stephanie Kelton) zenbait lan aipatu nituen.

Hasierarako, Alfred Mitchell Innes-en What is money?[4] lantxo ederra erabili nuen.

UEUren eskutik, agertzear dagoen 2013ko liburu berrian, Diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza izenekoan, aspaldian bezalaxe, dirua izan da gaia.

Dirua eta, gai guztien gainetik, Euskal Herriaren independentzia, noski.

Horretarako, Diru Teoria Modernoa (DTM) erabili dut. Besteak beste, honako autoreak eta lanak: Randall Wray-ren, Stephanie Kelton-en eta Bill Mitchell-en lanak eta laguntza[5].

Baina bereziki Warner Mosler izan dut gidari[6].

3. Bide berria: 2013ko udaberritik aurrera

2013ko udaberrian beste urrats batzuk ematen hasi naiz, beste bide batean abiatu naiz, ildo berriaren gorabeherak aztertu nahian: DTM hasiberrientzat liburu berrirako[7].

Orain ere, berriro ere, Warren dut magister[8], nahiz eta beste DMTkoak ere lagungarri gisa erabiliko ditudan[9].

Liburuxka berri honetan, sakonean, aspalditik izan dudan helburua berbera dut: Euskal Herriaren independentzia ekonomikoa eta monetarioa.

2013ko liburutik hasiera berri honetara, trantsizio gisa edo, ikus  ondoko lanak: DMTkoak Europaz[10]  eta Euskal Herria independentziaranzko bidean (13)[11].

Tartean, eta zoritxarrez aspalditik, maldan behera joan gara, abiada handian gainera (ala eraman nahi izan gaituzte?)[12].

Gai izango ote gara orain egoera eta baldintza ekonomiko, politiko, sozial, kultural berriek eskatzen duten mailara igotzeko?

Egin ditzagun ahaleginak! Saia gaitezen!

Litekeena da!

It is possible!

Ad Majorem Vasconum Libertatem

donejurgi (joseba felix tobar-arbulu)


[3] Hasiera on bat hauxe litzateke: Randall Wray-ren  Money in Finance (http://www.levyinstitute.org/pubs/wp_656.pdf).

[5]  Ikus  https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia, batez ere, 2009ko abendutik aurrerako sarrerak.

[9]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia,  batez ere, 2013ko otsailetik aurrerako sarrerak.

[12]  Ikus Maldan behera…(poesia ez dena): Herria 2000 Eliza, 182 zenb., 2002. Artikuluaren zati batzuk ondoko linkean, lehen atalean, irakur daitezke (http://es.scribd.com/doc/57189762/Maldan-behera-bigarrenez). Halaber, ikus Maldan behera, bigarrenez. Orain, zer?  (http://es.scribd.com/doc/57189762/Maldan-behera-bigarrenez), baita Maldan behera, noraino? ere (http://es.scribd.com/doc/116918824/Maldan-behera-noraino).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude