Pro domo?

Birritan aipatu dut Pro domo blog honetan:


a) 2012an: Idaztea? Izkiribatzea?1


b) 2013an: Larrabetzu: liburuaren aurkezpena eta iruzkin batzuk2


Oraingo honetan, berriz ere, hitz berberak aipatu ditut, galdera markarekin.


Inori minik eman nahi gabe, barrenak diosdana plazaratu beharra daukat.


Grezia dela eta, lehen Italia zela eta ez zela bezalaxe, aparteko aukera izan da, eta oraindik da eztabaida interesgarriak, oso interesgarriak irakurtzeko, ikertzeko, eta ene ustez, haietatik ikasteko.


Izan ere, Grezia dela medio, Syriza dela kausa, funtsean Europako ezkerra dela eta, eztabaida sakonak ikusten ari gara (ingelesez gehienak!) ez soilik Europan, Mundu zabalean baizik.


DTM-ren inguruan bi ikerlarik hartu dute parte sakonki, baita bustiraino ere: W. Molser eta B. Mitchell. (Mitchell, gainera, Greziako oraingo finantza ministro Yanis Varoufakis-en laguna da.)

Beste alde batetik, Espainian (una, grande y libre-n, noski) beste aire desberdinak ari dira mugitzen. Izquierda Unida-z ari naiz, eta jainkoak libra nazala IU-rekin ados egoteko esatetik! Arren! Euskaldun separatista hutsa naiz!

Hona hemen job guarantee (lan bermea) delakoaz tanta interesgarri bat: Job Guarantee (espainieraz)3.

Are gehiago DTM-ren aitaponteko baten liburua, Randall Wray-ren Teoría Monetaria Moderna4 delakoaren aurkezpena5 Madrilen eratu du IU-ko inguruko jendeak.

Ezker Abertzaleko bati, oso ezaguna den bati, aspaldian aipatu nion Warren Mosler-en liburua, hots, The 7 Deadly Innocent Frauds of Economic Policy, euskarara itzultzeko, baita prest nengoela hitzaurre/aurkezpen moduko bat egiteko ere, Mosler prest zegoela Euskal Herrira etortzeko gaineratuz.

Oso ongi (sic) … eta gaur arte.

Aldiz, EHko ‘ezkertiar’ batzuk liluratuta bide daude Podemos-ekin! Eta horrek kezkatzen nau, erabat eta sakonki kezkatu!

Halaber, min ematen didate ezkerraren izenean, Euskal Herrian esaten eta idazten diren egia biribilek.

Zer egin, hortaz?

Jende askotxok esaten didatenez, ‘gureak’ direnekin egon behar naizela, beraiekin lan egin.

Nahi nuke, baina zaila egiten zait.

Kasurako,

1) Alde batetik Penelope-rekin (aka Gure Esku Dago) oso noizean behin (urtean behin?!) kalera ateratzea? Beste aldetik, erabat kontrolaturiko espazioren batean parte hartzea, non aspertu arte betiko egia potoloak errepikatzen diren?

2) Ala oilategi hutsak diren irrati zein telebistako mahai inguruetan parte hartzea?

No way!

Eman ditzagun, erremedio gisa edo, blog honetako tantatxo batzuk:

  1. Independentzia politikoa ez da nahikoa6

  2. Strong opinions, iritzi sendoa7

  3. Aurrezki kutxez (Iñaki-ren e-posta)8

  4. Zer egin EHn?9

Gehi job guaranteee, noski, hots, lan bermea.

Ez dugula ikasi nahi? Ongi, esan dezagun hori ozen eta argi!

Bestela, Mitchell-ek, Greziaz, Syrizaz eta ezkerraz esaten duenez10,

1) The only reasonable conclusion to date is that Syriza’s stated policy aims are not mutually consistent and that is why they have given significant ground to the Troika – er, The Institutions!

2) They cannot achieve the (motherhood) aspirations of higher growth and increased incomes and equity while allowing Brussels to dominate the magnitude of their fiscal deficits.

3) Their policy pledges resonate with the suffering population. But the reality is that the population is not being educated by progressive forces about the self-inflicted damage that retaining the euro as their currency is causing.

4) Political parties that make it a root-and-branch commitment to remain in the Eurozone do not help.

Izan al liteke hori berori gure etorkizuna?


10 Ikus Don’t mention the war! er the Troika…: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=30293#more-30293.

Iruzkinak (5)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude