Independentzia politikoa ez da nahikoa

 

Zer gertatuko litzateke baldin eta Euskal Herria politikoki  errepublika independentea balitz, bere ikurrinarekin[1] eta guzti? Zer nolako moneta politika eta politika fiskala erabiliko lirateke hemen?


 


Demagun balizko egoera hori. Hona hemen bi eredu interesgarri eta oso adierazgarri:


 


(i)         Australia politikoki independentea da, bere moneta dauka, baita gobernu demokratikoa ere. Hala ere, ekonomia arloan kritikak etengabekoak dira: behin eta berriz azaltzen ditu Bill Mitchell-ek[2].


 


Askoz okerragoa dena:


 


(ii)        Ameriketako Estatu Batuen eredua. Guztiok dakigu zer diren AEBak eta zer nolako rola jokatzen duten mundu mailan. Dena den, ondoan aipatuko den iritzi aldaketa erabat sakona eta esplika ezina da.


 


Izan ere, Ben Bernanke Fed-eko nagusiak argi omen zeuzkan zergen afera eta Fed-etik merkataritza banku batera doan mailegatze prozesua: konputagailua erabiltzea da arazo bakarra, hots, edozein bankuk Fed-en daukan kontuko kantitatea handitzea[3].


 


Orain aldiz, Bernanke iritziz aldatu da, erabat. Aldaketa hori Warren Mosler-ek kritikatu du, sakonki gainera[4]. Eta ondorio ezin txarragoak hortxe daude[5].


 


Balizko hipotesi horretan, Euskal Herria independentea izanik, Europar Batasunako (EB) kidea izango litzakete, baina orain, bederen Espainiar eta Frantziar estatuetatik at.


 


Dakigunez, EBn dagoen egoera ez da batere ona. Alderantziz, zenbait herrialde krisiak jota daude. Hori dela eta, Randall Wray-k, mundu mailako ekonomia analizatuz, eta EBko ekonomiaren egoera guztien artean okerrena dela baieztatu eta gero, EBrako hiru aterabide posible ikusten ditu[6]:


 


(a)     Eurogunea uztea, herrialde bakoitzak bere aurreko monetari eutsiz.


(b)     Eurogunean segitzea baina eurotan izendaturiko zorrak ez ordaintzea.


(c)     Batera segitzea baina EBren berreraketa eginez, zorrak birformulatuz eta jaitsiz, autoritate fiskal orokor bat sortuz, AEBetako Altxor Publikoaren antzekoa izan daitekeena.


 


Zein izango litzateke Euskal Herriak hartuko lukeen jarrera?


 


Ortodoxiak argi dauka bere proiektua. (Caveat: sasi ezkertiar askok proiektu berbera daukate.)


 


Heterodoxiak badauka non ikas. Hona hemen, Wray-ren eskutik, diru teoria modernoa ikasi nahi dutenentzako aparteko sarrera eder bat, astero azalduko dena eta urte bete iraungo duena[7].


 


Bere aldetik, Mosler-ek Greziarako (edo EBko beste edozein herrialdetarako) proposamen berezia plazaratu du[8].






[1]  Ikus Iruñeko udaletxearen aurreko plaza sanferminetan non ikurrina erraldoia (presoekiko elkartasunarekin), Euskal Herriaren bandera azaldu duten: http://www.gara.net/paperezkoa/20110707/pri01.pdf.  Halaber, ikus http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=NyeZp4dR_f0.



[2] Ikus http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=14919. Oso interesgarria, beste aldetik, ikasleei buruz Mitchell-ek dioena: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=14930#more-14930.



[3]  Ikus http://www.cbsnews.com/stories/2009/03/12/60minutes/main4862191_page2.shtml: Asked if it’s tax money the Fed is spending, Bernanke said, “It’s not tax money. The banks have accounts with the Fed, much the same way that you have an account in a commercial bank. So, to lend to a bank, we simply use the computer to mark up the size of the account that they have with the Fed. It’s much more akin to printing money than it is to borrowing.”







 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude