Strong opinions, iritzi sendoak

Zientzian badaude ‘strong opinions‘, iritzi sendoak, dauzkaten autoreak.

 

Ekonomia zientzian ere, baldin eta horrela izenda badaiteke arlo berezi hori, badaude strong opinions dauzkaten autoreak[1], haien artean MMTkoak, alegia, DTMkoak.

 

Etsenplu batzuk UEUko blogean ikus daitezke[2]:

 

a)      Warren Mosler-ek behin baino gehiagotan[3]

b)      Randall Wray-k behin eta berriz[4]

c)      Bill Mitchell-ek maiz[5]

d)      Stephanie Kelton-ek askotan[6]

 

Literaturan Vladimir Nabokov-ek zertxobait idatzi zuen[7] horren inguruan.

 

Gurean, Gabriel Arestik kritika sendoak egin zituen bizitza osoan (okertuta ala ez beste kontu bat da).

 

Diotenez, diplomatikoa izan behar du norberak. Formak gorde behar omen dira.

 

Baliteke, baina gero eta ahulago da kritika arlo eta esparru gehienetan eta kritikarik gabe edo kritika oso ahularekin ezin da aurrera joan…

 

Dena den, eta ekonomiari dagokionez, MMT-koak ez dira batere ‘diplomatikoak’ ikusi dugun bezala. Zientzialariak, fisikariak batez ere, are gutxiago.

 

Ni ez naiz inor, ez zientzian, ezta ekonomian ere, are gutxiago literaturan.

 

Orduan, zertarako idatzi?[8]

 

Zenbait ahalegin egin ditut[9] eta autore hoberenengandik jaso dudana defendatu eta defendatuko dut “otsoen kontra”, gutxienez beste teoria batzuk, beste autore batzuk aurkitu arte…

 

Bizitzan izan dudan motor bakarra hauxe izan da:

 

To know or not to know, that’s the question!

Jakin ala ez jakin, hori da arazoa!

 

Argi gera bedi: nire ‘etsaiak’ ez dira hemengo ekonomialariak, ezta euskal ekonomialari ezkertiarrak (???) ere.

 

Nire ‘etsai intelektualak’ hauexek dira: Nazioarteko Moneta Fondokoak, Europar Batasunako eta AEBetako neoliberalak, Nobel saridun ortodoxoak (M. Friedman eta abar) edo eta botere ia osoa ukan dutenak (A. Greenspan eta besteak), …

 

Sentitzen dut, baina ene iritziz, ekonomia arloa aztertzeko, Euskal Herrian ez dago inolako mailarik.

 

G. Arestik bazeukan maila bere arloan, oso altua gainera.

 

Gero, arlo askotan, gehienetan, maldan behera[10] eta abiadura handian joan gara edo eta eraman gaituzte…


[1]  Gogoratu Joan Robinson-en aipua:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/12/joan-robinson/ (“The purpose of studying economics is not to acquire a set of ready-made answers to economic questions, but to learn how to avoid being deceived by economists.”)

[3]  Kasu soil bat aipatzearren, EBZ-ko nagusiaren aurka, M. Draghi-ren kontra: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/11/10/m-draghi-ebc-ko-presidentea-eta-w-mosler/. Edo eta Alain Parguez-ez aritzen denean: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/12/zirkuitu-teoriatik-dtmra/ (“Professor Alain Parguez immediately picked up on this and added it to his model in his next paper, only to be severely criticized and isolated by much of the ‘Circuitist’ community for many years! Most came around to accept it over the years...“ Zer esan honetaz: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/05/12/irizpide-ekonomikoa/? Aski da.

[5] Etsenplu soil bat: “Ignorance? Denial? Both? in Bonnie Scotland – ignorance or denial – either way it is fraught (http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=25895#more-25895)  

Denial or ignorance – major changes are required within my profession before it starts to serve the people with sound advice that will advance their well-being.”

[6]  Ikus UEUko blogean azaltzen diren hainbat sarrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude