Dirua garrantzi handikoa da

Bai, dirua garrantzi handikoa da. Zer dela eta?

Dirua hamaika biderrez aipatu dugu blog honetan: diruaren sortzea (sormena agian?) ukitu dugu hainbat sarreratan.

Badakigu, ongi jakin, diruaz oso jende gutxik dakiela. Ortodoxiak betiko lelo aspergarriak errepikatzen ditu. Akademian huts egiten dute gai horretaz, baita ekonomian Nobel saridun askok ere, tartean Paul Krugman ospetsuak.

Ekonomialari gehienak beldurtzen ditu segituan ikusiko dugunak. Kazetariek ez dakite zertan ari diren, politikariek bezalaxe. Warren Mosler-ek dioenez, krisia ezjakintasunaren krisia[1] da. Gainera, ezjakintasuna zabalduz doa[2].

(Ez baduzu sinesten, irakur, kasu, euskal prentsan Europako Banku Zentraleko nagusiaz, Mario Draghi-z[3] behin eta berriz azaltzen dena[4].)

Wray-k askotan ukitu du diruari buruzko gaia. Oraingo honetan, Baltasar Gracián-i kasu eginez, “laburra, ona bada, birritan ona”, DMT-ko autore amerikarrak berriki idatzitako beste artikulu bat erabiliko dugu[5]. Bertan, modu oso labur batez, diruaren sorreraz topa daitekeen adierazpenik zehatzena eta argiena dago.

Puntu batzuk argi utzi eta gero[6], Hyman Minsky-k deitutako “the capital development of the economy” delakoaz aritzen da.

Goazen, bada, artikuluaren mamiarekin.

Produkzioa:

Produkzioa hasten da diruarekin inputak erosteko, zeintzuek errenta monetarioa sortzen baitute, output erosteko erabilia.

Produktugilea eta bankaria:

Bankaria onartzen du produktugilearen IOU (I owe you, hots, zor dizut) eta ordainketak egiten dizkie baliabide hornitzaileei (lan-indarra barne) haien banku-gordailu kontuak kreditatuz. Produktugilearen IOUa bankariaren aktiboa da; bankuaren gordailuak haren pasiboak dira, baina gordailu jabeen (baliabide hornitzaileen) aktiboak dira.

Horixe da, eta ez besterik, dirua ekonomian sartzen deneko bidea – dirua ez dator ez zerutik ezta banku zentraleko bankariek Milton Friedman-en helikopteroetatik ere.

Gordailugileek gastatzen dutenean (kontsumo salgaietan edo beren produkzio prozesuetarako inputak erosteko), haien kontuak zordunduak dira, eta jasotzaileen kontuak kreditatuak.

Gaur egun, diru gehiena banku balantze orrietako sarrera elektronikoen tekla-sakatzeak dira.

Banku askoko ingurumenean bizi garenez, ordainketak maiz gutxienez bi bankurekin du zerikusia. Bankuek kontuak zuritzen, konpentsatzen dituzte bata bestearekiko eskariak konpentsatuz; edo banku korrespondeteetan gordailuak erabiliz. Hala ere, bankuen arteko konpentsazio netoa normalki banku zentralaren balantze orrian egiten da.

Beste edozein bankari gisa, Fed-ek edo Ingalaterrako Bankuak dirua existitzeko ‘tekla-sakatzeak’ erabiltzen ditu. Banku zentraleko dirua erreserbak edo diru-papera dira, bezeroentzako (bankuak edo altxor publikoa) ordainketak egiteko sortuak edo bere konturako erosketak egiteko (altxor publikoko tituluak edo hipoteka atzeratutako tituluak)

Urre estandarra alboratu zenetik [1971ko abuztuaren 15ean[7]], ez dago inongo mugarik dirua sortzeko. Ezin zaizkigu banku balantze orrietan tekla-sakatzeko sarrerak bukatu.

Hauxe da gaur egungo finantza munduan oinarrizko eta funtsezkoa dena. Beldurgarria da jende askorentzat.

Ekonomia baten kapital garapena bermatzeko, baliabide eskuragarri guztiak erabiltzearren, beti hornitu daiteke finantza nahikoa.

Printzipioz, egia da fondo gehiago sortu dezakegula erabiliko duguna baino. Eta gure ephors, gainbegiraleek aukera txarrak egin ditzakete tekla-sakatzeko finantzaren bidez zer nolako jarduerak aukeratzekotan.

Ez da erraza etsenpluak topatzea non diru sortze gehiegi erabili den erabiltze produktiboak finantzatzeko. Alderantziz, arazorik handiena hauxe da: sorturiko finantza asko edo gehiena erabili da aktibo prezioko burbuilak bultzatzeko[8]. Eta horrek balio du hala gure banku pribatuen gainbegiraleek nola gure banku zentralen gainbegiraleek sorturiko finantzarako.

Gaur egungo arazorik handiena ez da finantza falta, baizik eta, kapital garapenaren bidez, nola bultzatu finantza interes publiko eta pribatua, biak, sustatzeko.

(Zabaldu, arren)

 

[1] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/12/07/ekonomia-bost-hitzetan/.

[2] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/02/ezjakintasuna-hedatuz-doa-etengabe/.

[3] Draghi-ren azkena: http://moslereconomics.com/2014/08/23/ecb-relying-export-driven-growth-through-euro-depreciation/. Mosler-ek dioenez, “…Good luck to them, it doesn’t work that way!!!

[4]  Oharra: Blog-eko sarrera labur hau irakurri eta gero, arren, ez  lehertu barrez Draghi-z, ekonomialariez, kazetariez eta politikariez. Ezjakintasuna da nagusi, besterik ez!

[5] Ikus Why Money Matters: http://neweconomicperspectives.org/2014/08/money-matters.html.

[6] Ingelesez: “… “money doesn’t grow on trees”. How did producers get money in the first place? Maybe by selling output? Logically, that is an infinite regress argument—a chicken and egg problem. The first dollar spent (by producer or consumer) had to come from somewhere.

There’s another problem. Even if we could imagine that humanity inherited “manna from heaven” to get the monetary economy going—say, an initial endowment of a million dollars—how do we explain profits, interest, and growth?

If I’m a producer who inherited $1000 of manna, spending it on inputs, I’m not going to be happy if sales are only $1000. I want a return—maybe 20%, so I need  $1200. If I’m a money lender, I lend $1000 but want $1200, too. And all of us want a growing pie. How can that initial million manna do double and triple duty?

Here’s where Schumpeter’s “ephor” comes in. An ephor is “one who oversees”, and Schumpeter applied this term to the banker. We do not need to imagine money as manna, but rather as the creation of purchasing power controlled by the banker.

A producer wanting to hire resources submits a prospectus to the banker. While the banker looks at past performance as well as wealth pledged as collateral, most important is the likelihood that the producer’s prospects are good–called “underwriting”. If so, the ephor advances a loan.”

[7] Gold standard: http://en.wikipedia.org/wiki/Gold_standard.

[8] Gogoratu 2007ko krisiaz blog honetan eta hainbat artikulutan esandakoa. Soilik sarrera bat aipatzearren, gainera 2007an bertan idatzitakoa:  https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2007/10/08/sua-fire-ote-burbuila-finantzarioak/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude