Diotenez, hausnarketa epean egon omen bide gaude.
Honela izan baledi[1], hona hemen hausnarketarako puntu batzuk:
(i) Hasieran, berrirakur Gure Esku Dago: zer? delakoa[2]
(ii) Hurrengoan, Kataluniaz, Josu lagunak planteatutakoari begirada bat eman[3]
(iii) Segida moduan, ikus Eskoziari buruzko aipamena[4]
Badaezpada ere, hausnarketarako omen bide den epe berri honetan, eta iparra ez galtzeko, gogoratu, behin eta berriz Javier Sádaba-ren hitzak:
“Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos.”
Eta baten batek zorabiatu nahi bazaitu edozein gairekin, ez egin kasurik eta ahalegindu zaitez DTMz jabetzen[5].
DTM-k lagunduko zaitu gauden ezjakintasunezko putzu sakonetik irteteko, baita Euskal Herriaren independentziaz, arlo ekonomikoan, benetan jantzia egoteko ere.
(Zabaldu, arren. Be sociable, share.)
[1] Baledi eta balitz: bata potentziala (baledi), bestea irreala (balitz).
[4] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/29/eskozia-independentziarako-bidean/.
[5] DTMz jabetzeko, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/08/04/diru-teoria-modernoa-hasiberrientzat/; https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/09/dtm-ortodoxiaren-aurkako-aukera-bakarra/ eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/01/21/diru-teoria-modernoa-hasiberrientzat-3/.