Kataluniaz (Josu-ren e-posta)

Hona hemen Gure Esku Dago (GED) delako mugimenduan murgiltzen den Josu lagunak bidalitako e-posta.

E-posta eta nire erantzunak behean.

De: joseba felix tobar arbulu [mailto:josebafelix@euskaltel.net]
Enviado el: lunes, 23 de junio de 2014 17:54
Para: Josu
Asunto: RE: Kataluniako independentziaz….

Josu,

Katalunia eta Espainiari dagokienez, makroekonomian, edo hobe esanda estatistikei dagokienez, behin baino gehiagotan aritu dira katalanak.

Behar nuke astirik linkak eta informazioa lortzeko…

Tartean, eman begirada bat ondoko web-gunei:

a)      http://assemblea.cat/

b)      http://cataloniathenextstate.blogspot.com.es/

c)      http://www.vilaweb.cat/

d)      http://www.xbs.cat/aggregator

e)      http://www.elpuntavui.cat/girona.html

Hemen zenbait gauzatxo daude, euskaraz:

i)                 https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/09/15/katalunia-diada-eta-ad/   —> Ikus http://blocs.mesvilaweb.cat/media/aW5mb3JtZV9DRVNfYW1wbGlhY2lvX2ludGVybmE=_223408_1_7093_1.pdf.

ii)                https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/09/24/katalunia-independentea-europar-batasunean/

iii)               https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/07/01/katalunia-independentziarako-bidean/

iv)               https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/09/23/katalunia-independentziaren-ekonomia/

v)                https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/02/katalunia-berriak/

vi)               https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/10/29/katalunia-eskozia-quebec-euskal-herria/

vii)             https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/12/24/katalunia-independentziaranzko-bidean/

viii)           https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/01/20/katalunia-independentziaren-bidean-2/

ix)               https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/02/02/katalunia-independentziaranzko-bidean-3/

x)               https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/02/23/eb-eta-katalunia/

xi)               https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/04/14/katalunia-independentea-ebtik-kanpo/

Hemen ere:

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/katalunia-independentziarako-bidean

Behean, zure e-posta eta nire erantzunak: gorriz.

De: Josu
Enviado el: lunes, 23 de junio de 2014 14:17
Para: joseba felix tobar arbulu
Asunto: Kataluniako independentziaz….

Eskerrik asko bidalitako informazioagatik, Joseba.

Galdera bat daukat aspalditik zuri egiteko. Artikulu batzuk irakurri ditut gai honetaz eta zure iritzia jaso nahi nuke.

Demagun, hipotesi bezala, urtebete barru Kataluniak bere prozesua arrakastaz bukatzen duela eta Espainiatik haren independentzia lortzen duela. Hots, Estatu propioa.

Demagun, hipotesi bezala ere, behin behineko egoera batean Europar Batasunetik kanpo geratzen dela, eta bere sarrera eskatu behar duela.

Egoera horretan, Kataluniak bere txanpon propioa atera lezake edo, Kosovok bezala, euroak erosi, ezta?

BAI, hitzaldian ikusi genuen bezalaxe:

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/euskal-estatua-bideragarria-al-da-ekonomikoki

Ez dakit zein izango litzateke Kataluniako Estatu berriaren egoera ekonomikoa: unionisten ustez, jakina, egoera apokaliptikoa izango litzateke, eta independentisten ustez, aldiz, Estatu berria bideragarria litzateke ikuspuntu ekonomikotik.

Nik ez dut ikusten inondik inora katalanek DTM-koen lanak  ezagutzen dituztenik. Ortodoxia hutsean murgiltzen dira, gainera estatistikak eta abar erabiliz, behin eta berriz.

Hortaz, haiei galdetu behar zaie non jarriko duten indarra eta nolakoa izango den, behin independentzia lortu eta gero. Kasu, segituko al diete teoria neoliberalei eusten, defizit publikoa murriztuz? Zer nolako politika fiskala jarriko dute martxan? Zer planteatuko dute langabeziarekin bukatzeko?

Estatistikarekin ez goaz inora. Teoria eta praktika berriak behar dira! Zeintzuk?

Langabeziaren aurka, ikus ondoko bi neurriak:

i)                 https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/langabeziaren-aurka-lan-bermea

ii)                https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/ezjakintasunetik-enpresari-estatura

Baina nire galdera beste bat da orain: Kataluniak independentzia lortuz gero, zer gertatuko litzateke Espainiarekin? Zein egoera ekonomikoan geratuko litzateke Espainiar estatua Katalunia galduta? (honen BPG, oker ez banaiz, estatu osoaren %20 ingurua baita).

Edozein izanda BPG hori, argi dago Espainiar estatuaren BPG gutxituko dela, nahiko gainera.

Zer gertatuko litzateke Espainiako arrisku-primarekin? Zer gertatuko litzateke Espainiako ekonomiarekin? Espainia marka askoz ahulagoa izango litzateke mundu osoan, nik uste….

BAI, ahulago, noski.

Arrisku-prima (tasatze edo kalifikatze agentzien bidez ‘lortua’) ekonomialari inozoak izutzeko erabiltzen dute:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/01/15/tasatze-edo-kalifikatze-agentziak/

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/01/16/eurolandiari-buruzko-tasatze-agentziak/

Eta okerragoa dena, Hego Euskal Herriak, Espainiaren menpe oraindik, horren ondorio negatiboak jasoko lituzke derrigorrez. Espainiako Estatuaren egoera ekonomikoa okertzen bada, eta gu Estatu horren zati bat bagara, jai dugu, ezta?

BAI, noski. Hortaz, ondorioak atera behar dira.

Hots, independentziarekin Katalunia ziur aski askoz hobeto, baina Hego Euskal Herria orain baino okerrago, hondoratzen ari den itsasontzi bati lotua….

BAI, dudarik gabe.

Zer gogoeta egin daiteke honetaz? Ba al dago ikerketarik jakiteko nola geratuko litzateke Espainiak ekonomikoki Kataluniarik gabe? Begira Sala-i-Martin-en lanak edo eta ekonomialari katalanen lanak: estatistika hutsak dira. Hobe gure aurrezki txikiak Frantziako banketxe batean gorde Espainiako banketxe batean baino? KRA!!!, agian hobe bai. Baina arazoa espainiar haziendarekin, hots, EAEko eta Nafarroako haziendekin izango duzu.

Kataluniarik gabe, uste dut E.A.E.-ko eta Nafarroako Kontzertu ekonomikoa pikutara joango direla…. espainiarrek daukagun apurra kenduko digute, ziur.

Segur aski.

Bi tresna horiek Espainiaren BPGri lotuta daude. Hortaz, alde batetik, ‘guri’ dagokigunez, biak gutxituko dira. Eta, bestetik, espainiarrek, baldintza horietan, pentsa dezakete bi tresnak ezabatzea, kentzea. Gai dira ez soilik pentsatzeko, praktikan jartzeko baizik.

Galdera onak Gure Esku Dago delakoaren inguruan mugitzen direnei egiteko, batez ere, bertan aritzen diren PNV-koei eta EHbildu-koei.

Badakizu nik neuk ez dudala batere sinesten ekonomia ortodoxoan. Ekonomia ortodoxoak gauden egoera ekarri du eta: krisia.

Jauzi kualitatibo bat egin behar dugu:  ortodoxia hiltzailetik heterodoxiara, DTMra, hain zuzen ere.

Zure iritzia jakitea gustatuko litzaidake. Mila esker.

Josu

Dena den, uste dut hamaika gauza interesgarri eta berri ikusteko parada izango dugula laster, aurten bertan.

Mila esker zuri, eta goraintziak herriko lagunei.

joseba

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude