Katalunia: Diada eta AD

1. Autodeterminazio (AD) eskubideaz, berriz ere

 

Jakina denez, AD herri orori dagokion eskubidea da[1], malgré zenbait progre, ‘irakasle’ eta ‘aditu’…

 

2. Katalunia, berriz ere

 

Katalunian azken Diadan antolatu berri duten giza katea apartekoa izan da.

 

Giza katea herrialde baltikoetan asmatu zuten[2].

 

Irailaren 11n Katalunia iparretik hegora zeharkatu zuen giza katea El Pertusen hasi eta Vinarosen amaitu zen. Baina Via Catalanak jatorria Baltikoan dauka, 1989ko abuztuaren 23an Estonia, Letonia eta Lituania errepublika sobietarrak zeharkatu zituen Bide Baltikoan, hain zuzen. 600 kilometroko ibilbidean inoizko giza katerik luzeena osatu zuten 1,5 milioi lagunek.

 

Handik bi urtera independentzia lortzeko “mugarria” izan zela esan du Valdis Dombrovskis Letoniako lehen ministroak: “Mendebaldeko herrialdeen arreta lortu genuen“.

 

2. 1. Letonia

 

Diada igaro berritan elkarrizketatu du Valdis Dombrovskis Letoniako lehen ministroa ACN Kataluniako Albiste Agentziak, eta Letoniako Gobernuak jarrera ofizialik ez duela hartu argi utzi arren, Katalunia independente bat onartuko luketela erantzun du: “‘Zergatik ez?’, esango nuke, teorikoki ari naiz, prozesu zilegi bat izango balitz”.

 

Herriak borondate argi bat badauka eta argiki erreferenduma egiteko eskatzen badu”, Espainiako Gobernuak Kataluniako auziari arreta eskaini eta “egoera nola bideratu” aztertu beharko luke, Dombrovskisen ustez.

 

2. 2. Lituania

 

Lituaniak gogoratu du herrialde orok duela autodeterminaziorako eskubidea[3]. Are gehiago, Lituaniak ere, Letoniaren ondoren, zilegitasuna aitortu dio Kataluniako independentziaren bideari.

 

Algirdas Butkevicius Lituaniako lehen ministroari eginiko elkarrizketa argitaratu du ACNk berak. Kataluniako prozesu independentistaren inguruan galdetuta, nabarmendu du herrialde bakoitzak “bere bidea bilatu” behar duela eta “autodeterminaziorako eskubidea” duela.

 

Katalunia estatu independente gisa onartzeko prest azaldu zen Letoniako lehen ministroa.

 

Aipatu bezala, irailaren 11n Katalunia iparretik hegora zeharkatu zuen giza kateak, Via Catalanak, Baltikoan dauka jatorria, 1989ko abuztuaren 23an Estonia, Letonia eta Lituania errepublika sobietarrak zeharkatu zituen Bide Baltikoan.

 

Butkevicius “oso pozik” agertu da haien adibideak “inspiratu” duelako Via Catalana: “Ongietorria ematen diot herrien autodeterminazioa eta elkartasuna adierazteko era baketsu orori“.

 

Butkeviciusen esanetan, “oinarri legalen” bidez burutu behar da prozesua, baina gaineratu du lituaniarrek berek osatu zutela lege esparru bat 1990ean Soviet Batasunarekiko independentzia eskuratzeko.

 

Europako Batasuneko presidentetza du Lituaniak 2013ko bigarren erdialdean; urte amaierara arte. Butkeviciusen ustez, EB “estatuen batasun demokratiko bat da, eskubide politikoak errespetatzen dituena eta borondate askean oinarritzen dena.”

 

Hortaz? Eta Euskal Herrian?

 

3. Euskal Herri independentea Europar Batasunean       

 

Euskal Herria independentziaranzko bidean (12) delakoan[4] honela bukatu nuen lantxoa:

 

“Hona hemen Antoni Abat i Ninet-ek egindako lan juridikoa[5].

 

(Gauza bera esan daiteke Euskal Herriaz.)

 

Euroari dagokionez, gogoratu Warren Mosler-ek lan dotorea[6].

 

Beste aldetik, Katalunia independenteaz eta Katalunian Europan Batasunean egoteaz edo/eta bertan segitzeaz aparteko zalaparta dago udazken honetan Espainiako medio ia guztietan. Agian iritzirik orekatuena ondoko linkean ikus daiteke[7].”

 

Eta eginkizun moduan ondoko bi proposamenak azpimarratu nituen:

 

Politikoki, Antoni Abat i Ninet-ek egindako lan juridikoa  aztertu eta independentzia politikoa martxan jartzea.           

 

Ekonomikoki, Warren Mosler-ek EB-rako eta EBZ-rako proposatzen duena  martxan jartzea.”

 

Beraz, zertan ari gara?

 

Zeren zain gaude?

 

4. Gehigarriak

 

(a)    Kosovoren kasuaz[8]

(b)    Maldan behera[9]

(c)    Maldan behera, noraino?[10]

(d)    Tantatxoak:

d-1) “Lizarra-Garaziko Akordioa eta Loiolako elkarrizketak iritsi ziren beranduago. Aukerak aukera, ezker abertzalea EAJrekin batzuetan PSOErekin bestetan, baina porrotak jasoz betiere. Gaur egunera etorrita, ETAk utzi du bere jarduera. Espero al zenuten? Izan den bezala espero ere?

M. Mendiburu: … hitz gogorrak ezagutu genituenean, “ametsetan bizi gara” pentsatu genuen. Jendeak dudarik gabe pentsatzen eta erreakzionatzen du. Gauzak aldatzeko astia behar da, itsasontziaren norabidea aldatzeko denbora. Etorri behar zena etorri da. Naski, duela hogei urte heldu izan bazen sinesgarritasun gehiago izanen zuen, beraz, sinesgarritasuna irabazi behar da[11].

d-2) “Katalunia, geroari begira, eta Euskal Herria, berriz, iraganari lotua. Gatazkaren zauriak konpontzeko premia ez da aitzakia, bestelako dinamikak abiatzeko benetako eragozpena baizik[12].


 

Iruzkinak (6)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude