Tasatze edo kalifikatze agentziak


Tasatze agentziek izua barreiatu dute arlo finantzarioan. Jende gehienak beldurtu dira eta gobernuak noraezean dabiltza.


Baina guztiok ez dira beldurtu.  Izan ere, Diru Teoria Modernoan aritzen direnak argi, garbi eta ozen[1] salatu dute agentzia horien lana, aspalditik gainera[2].


Ekonomialari eta politikari gehiegik AEBetako eta Greziako egoera parekatu nahi dute. Baina bien egoerak ez dira berdinak, erabat ezberdinak baizik.


Behin eta berriz sistema monetarioaren funtzionamendua, eta bereziki interes-tasak nola jartzen diren ez ulertzeak dakar horrelako akatsa.


AEBeta eta Grezian gertatzen ari direnak konpara ezinak dira sistema monetarioak oso desberdinak direlako[3].


Europar Batasuneko estatu ezberdinen gobernuek:


a)  Beren subiranotasun monetarioa laga zuten eta izatez atzerritar monetan batean (euroan) gastatzen dute.


b)  Ez daukate inolako ahalmenik beren moneta jaulkitzeko; hortaz, zergetan eta/edo  maileguz hartzean oinarritzen dira beren gastu netoa finantzatzeko.


c)  Haiek kontrolatzen ez duten banku zentral batek jartzen ditu interes-tasak.


Horrelako sisteman, interes-tasaren egitura –epe laburreko politikaren tasatik (Europar Banku Zentralak, EBZ-k, jarria) epe luzeko interes-tasetara- konbinapen batek determinatzen du: alegia, epe laburreko EBZ-ren jardunbidearen erabakiak alde batetik, eta epe luzeko inflazioari eta ordaintze ezaren arriskuari buruzko inbertsio pribatuen merkatu itxaropenak bestetik.


EBZk epe luzeko interes tasak kontrolatu ahalko lituzke baldin eta hola erabakiko balu –interes tasak finkatuz eta tasa horietan edozein zor erosteko intentzioa deklaratuz-. Baina estatu kideek ezin dituzte beren buruak behartu hori egiteko. Herrialde kideek beren kontrolari amore eman zioten eurogunean sartzerakoan.


AEBek, Japoniak, Australiak eta beste estatu subirano gehienek:


1)  Badaukate beren moneta jaulkitzeko monopolioa eta beti monetan horretan gastatu dezakete ondasun era zerbitzu errealak saltzeko dauden heinean.


2)  Ez dute behar maileguz hartzerik zergapetze gaineko gastu netoa finantzatzeko. Orokorki, gobernu subirano batek ez ditu errentak inoiz murrizten, zeren monetaren monopolio jaulkitzailea baita.


3)  Banku zentrala kontrolatzeko boterea du, baita haren interes-tasa ezartzea ere, edo haren aktibo erosketaren erabakiak. Azken finean, gobernuak agintzen du eta ahalmena dauka banku zentrala erabiltzeko gobernuak nahi duena egiteko


Sistema monetario horretan gobernua da beti agintzen duena. Banku zentralak interes-tasak jartzen ditu epe laburrean eta egiturak segitzen die inflazio-arriskuaren itxaroteei, ez ordaintze ezaren arriskuari.


Bono pribatuen merkatuek badakite AEBetako gobernuak ezin duela huts egin arazo finantzarioengatik. Izan ere, inbertsiogileek kasu gutxi egiten diete agentzia horien txostenei[4].


Bi sistema horien arteko desberdintasuna ulertuz, argi uler daiteke zer dela eta 1990ko eta 2000ko hamarkadetan Japonian egondako bono tasatzearen mailakatze baxuek ezin zuten eragin tasetan edo beste edozein arlotan.


Hori dela eta, Bill Mitchell-ek tasatze agentzia horiek legez kanpo uztea gomendatu zuen[5].


Izan ere, Mitchell-en arabera:


i)       AEBetako gobernuak indarrean jarri behar du legislazioa tasatze agentzia horiek legez kanpo uzteko.


ii)     Haien defizitak areagotu behar dituzte eta Lan Bermea[6] martxan jarri.


iii)    Langabezia murriztearekin etorriko den kreditu politikoa gozatu behar dute.


Kontua defizita publikoak ez murriztean datza. Hauxe da neoliberalismo berriak nonahi hedatu duenaren aurka. Eurolandian kalifikatze agentziak direla eta, EBko estatu kideak noraezean dabiltza. Baina kalifikatze horren atzean austeritatea eta murrizketak daude. Neoliberalismo horren kontra, lana sortzea de erremediorik handiena eta horretarako mundu mailan hurrengo hamarkadan aurrekontu defizitak beharrezkoak izango dira[7]. Horretarako, Diru Teoria Modernoak irakasten duenez, gobernuaren diru jaulkitzea behar da, ez kanpotik kredituak bereganatzea.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude