Michael Hudson Euskal Herrian

Bizi dugun
krisi egoeraren aurrean galdera asko sortzen zaizkigu: Zerk eta nortzuk eragin dute
krisia? Zeintzuk neurri exijitu behar ditu langileriak? Nahiz eta hondamendi
ekonomiko eta soziala nabaria izan, kapitalismoaren bersortzeaz hitz egiten
dute, baina, ez gaude eredu ekonomiko eta sozial alternatibo baten apustua
egiteko aukeraren aurrean?

IPAR·HEGOA
Fundaziotik MICHAEL HUDSON, nazioarte mailako ospea duen ekonomilari
estatubatuarra, gonbidatu dute Euskal Herrira etor dadin eta galdera hauei eta
beste hainbati erantzunak bilatzen eta egungo egoera ekonomiko eta soziala eta
etorkizuna aztertzen lagundu diezagun. 

Martxoaren 31n hitzaldia antolatu dute Ipar-Hegoako lagunek Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa
Zientzien Fakultatean (Bilbon), arratsaldeko 18:00etan.

Aukera paregabea daukagu datorren asteartean…

Informazio gehiago: GAINDEGIAko webgunean topatu dezakezue.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude