Bilbodiru

Informazioa: http://bizkaia.hitza.info/2013/01/11/dirua-bitartekari-bihur-dadin/

Webgunea: www.bilbodiru.org

Jakina denez[1], ‘bilbodiru’ hori ez da dirua izango, ez da inolako moneta izango, elkartrukerako erreminta soil bat baizik.

EHren moneta propioa beste afera bat da[2].

EHn moneta propioa izateko badago proposamen bat[3]. Kasu honetan EHn ez litzateke euroa erabiliko, EHren moneta propioa baizik (edozein delarik haren izena.). Baina EHk Europar Batasunean (EB) egoten segituko luke, Britainia Handiak bezala (non euroa ez baita erabiltzen, nahiz eta EBn egon).

(Dena den, badago beste proposamen zehatz eta dotore bat EH errepublika independenterako: EHk EBn segitzea, estatu independente bezala, euroa erabiliz eta Mosler-en bidetik[4].)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude