Eusko izeneko moneta Iparraldean

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan eusko izeneko moneta erabiltzen hasiko omen dira[1].

Ez dakit jakingo ote dugun moneta zer den. Badaezpada ere, hona hemen blog honetan jadanik aipatutakoa (orain gehiketa batzuekin):

Monetaren, alegia diruaren estatu-teoriaren arabera hauxe esan daiteke:

1) Moneta edo dirua ez da gauza material bat, aktibo-pasibo bat baizik, hots IOU (I owe you) bat, alegia ‘zor dizut’ bat[2].

2) Moneta bati estatuak ematen dio balioa, zergapetzearen bidez. Estatuak aukeratzen du zein monetatan ordaindu behar diren zergak. Hots, beraren moneta propioan.

3) Estatu subirano batek bere moneta propioa jaukitzen du. Berak nahi eta behar duen beste moneta jaulkitzen du (inflazio arazorik gabe, gaur egungo baldintzetan).

4) Estatu horrek bera moneta debaluatu ahal du, kasu, esportazioak areagotzeko.

5) Estatu horrek politika fiskal apropos bat martxan jar dezake.

6) Moneta horrek, beste monetekin batera, flotatu egiten du.

7) Kontuz moneta ‘lokalekin’. Galdera hauxe da: zeinek ematen dio balioa moneta lokal horri?

Euskoa oso izen polita da[3], baina izen baten azpian ez dago ezer, hitzak polisemikoak baitira, edo nahi baduzue, izen baten azpian interpretazio asko daude.

Hortaz, gogoratu hau: Kontuz moneta ‘lokalekin’. Galdera hauxe da: zeinek ematen dio balioa moneta lokal horri?


[2]  Aspaldian aritu gara horretaz. Berriki oso ongi esplikatu du, berriz ere, Randall Wray-k ABC hori: http://www.economonitor.com/lrwray/2012/04/19/does-chairman-bernanke-know-squat-about-money/. Eta Stephanie Kelton-ek diapositiben bidez, maisuki adierazi du afera: http://www.slideshare.net/MitchGreen/money-is-no-object..

[3]  Izatez, balediko Euskal Errepublika independenterako, blog honetan, behin baino gehiagotan, eusko izeneko moneta aipatu dut EHko moneta propiotzat. Eusko hori (independentea izango ez litzatekeen eta EH osoko Parlamentuaren menpe egongo litzatekeen) Euskal Banku Zentralak bermatuko luke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude