Warren Mosler-en proposamenak

Hona hemen Eurolandian krisitik irteteko oraintxe bertan eman daitezkeen urratsak.

a)  Gogoratzekoa[1]:

EBZ euroaren jaulkitzailea da, beraz ez du inongo errenta murrizketarik.

EBZ-k euroak gastatu eta banatu egin ditzake, nahitara, inolako muga nazionalik gabe.

EBZ-k ez dauka ezelako solbentzia arazorik.

Oharra: EBZ-k teklatuaren bidez sortzen ditu euroak, nahi eta behar diren beste.

b)  Lehen proposamena:

Urtero EBZ-k  BPG  osoaren %8ko euro ordainketak egingo dizkie eurokide gobernuei, per capitako oinarrian.

Horrek likideziaren krisia alboratuko du.

Herrialde kideek indarrean dagoen Hazkunde eta Egonkortasuneko Paktua bete beharko dute, bestela  aipaturiko ordainketa ez da gauzatuko.

Oharra: Teklatu baten bidez egin daitezke horrelako ordainketak.

c)  Gainera, EBZ-k ELR programa, edo lan bermeko programa (employer of last resort, alegia, azken baliabideko enplegatzaile gisa) finantzatuko du.

EBZ-k trantsiziozko enpleguko alokairu minimo bat finantzatuko luke, gai den eta lan egin nahi duen edozein pertsonarentzat.

Herrialde kideek aipaturiko programa kudeatuko lukete, baina ez finantzatu.

Ekonomia hobetuko den, eta sektore pribatuak maileguz hartuko duen heinean, langile horiek alokairu handiagoetan enplegatuak izan daitezke beste leku desberdinetan.

Oharra: Teklatu baten bidez egin daiteke finantzaketa hori.

d)  Gehigarria: Mosler bonoak

Eurokide diren estatuek jaulkitzen dituzten bonoen antzekoak dira.  Desberdintasun bakarra, eta funtsezkoa, hauxe da: ordainketa ezean, Mosler bonoak gehi interesak  beraiek jaulki dituen gobernuari edozein unetan zergak ordaintzeko erabil daitezke.

Horrek balioa segurtatuko die bono horien edukitzaileei, interes tasa lehiakorretan gobernuari bere burua finantzatzen ahalbidetuz.

(Oharra neoliberalentzat: ez dago inolako inflazio arazorik gaur egungo baldintza ekonomikoetan.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude