Fikziozko ekonomiak ez du ezer ekoizten, haren helburua hiritarrengandik aberastasuna bereganatzea da. Fikzio horretan hainbat arlo sartzen dira: konpainiek irabazten ez dituzten irabaziak itxuratzea, edo Wall Street-eko bankuek, eta berorien afiliatuek, emandako hipoteketarako itxurakeriazko balioak, horren azpian dauden balioak ez daudenean, edo fikziozko gastuak. Halaber, zerga-kodea fikziozkoa da. Fikziozko ekonomiak ohiko kapitalismo industriala deuseztatu du.
Gaur egungo estatistiken eta teoria ortodoxoen arabera, ekonomia osoa unibertso paralelo batean oinarritzen da, balizko hipotesietan, zeintzuen helburua hauxe baita: jenderik aberatsenek ez dute inongo errenta deklaratzeko. Izan ere, zenbat eta aberatsago izan orduan eta zerga kengarri handiagoak dituzu, zeren aberastasun hori zerga kengarriko kostua baita. Badirudi korporazioek ez dutela inongo dirurik egin, zeren dena kostu bezala baitaukate. Kasu, IRS delakoak (AEBetako Altxor Publikoko Internal Revenue Service) korporazioei ordainketen interesak negozioak egiteko gastu gisa hartzea ahalbideratzen die; baina ez da inolako gasturik negozioak egiteko. Izan ere, kanpoko erasotzaileek eta korporazio zabor-bonoen edukitzaileek konpainia erosteko ordaindu dutenaren funtzioa da, eta negozioa egin barik, beraiek zatikatzen ari dira, ixten, eta ekonomia industrialerako behar denaren kontrakoa egiten. Hori dela eta, sektore finantzarioa ikertu behar da, zeren, testu-liburuen arabera, bera ez baita ekonomiaren partea, jabego-sektorea ekonomiaren partea ez den bezala. Kontsumo-prozesu independenteak dira, bizkarroien modura, ez ondasun eta zerbitzuak ekoizteko.
Izatez, ekonomian bi ekonomia mota daude: gizartearen beharrak asetzeko ekoizten dituen ekonomia industrial produktiboa, eta gainegitura finantzarioa, FIRE delakoa (finantza, asegurua eta higiezin erreala), zeinak langileengandik eta kapital industrialetik errenta desbideratzen duen eta bi multzo horiei gero eta zor handiagoarekin zamatu.
Ekonomialari klasikoek (Adam Smith, John Stuart Mill) erakutsi zutenez, badaude irabazi ez diren errenta mota batzuk. Errenta (‘rent‘) ez da irabazten, soberako prezioa da. Interesa ez da irabazten, monopolio-prezioa da. Monopolio-mozkinak ez dira irabaziak, neurriz gainekoak dira. Ekonomialari klasikoen arabera, hori guztia gobernu-erregulatzaileek kendu behar zuten, prezioan sartzeko ez ahalbidetuz, edo monopolioak arlo publikoan mantenduz, baita lurra bera nazionalduz edo zergapetuz.
Ekonomialari klasikoek ia ekonomia osoa lan-indar produktiboan eta ez-produktiboan banatu zuten, aberastasunean eta gastu orokorretan, errenta errealean eta kostuetan. Horrek zergarik gabeko bazka libreko barneko interesak mehatxatu zituen. Hortaz, klasikoen aurkako erreakzioa jarri zuten martxan: gobernuaren kontrako Chicago eskola, zergarik gabeko politika.
Erreakzio horren liderrak, Milton Friedman-ek, esan zuen ez zegoela inolako bazka librerik.
Hudson-en hitzetan, “… merkatu libreak esan nahi du harrapariak libre daudela jendearengandik edozein prezio indarrez kentzeko, kontsumitzaileak engainatzeko aske, langileak esplotatzeko aske, zorrarekin nahi duten edozein konpainia zamatzeko libre,…”
Ekonomia klasikoa bazka libreaz aritu zen. Teoria ekonomiko modernoak itxura egiten du ezen bankuek, lur-jabeek eta monopolioek beren errenta irabazten dutela, egiaz ekonomia produktibotik errenta ateratzen duten bitartean.
Adam Smith, Ricardo eta ekonomialari klasikoek merkatu librea karga orokorretik libre dena definitu zuten, hots, produkzioaren ez-beharrezko zametatik aske dena. Gaur egun, aldiz, merkatu libreak esan nahi du harrapariak libre daudela desarautzeko eta, bereziki, gu guztiok zor-peoitzara eramateko.
Burbuila ekonomikoari dagokionez, hauxe esan behar da: burbuila guztiak kredituek puzten dituzte. Allan Greenspan-en menpe egon zenean, Fed-ek kreditu-kopuru erraldoi bat sortu zuen, zeina ia edozein helbururekin mailegatu baitzen.
Alan Greenspan ezaguna da. Fed-eko nagusia izan da 1987tik 2006ra. 500 orrialdeko memoria-liburua idatzi du: The Age of Turbulence: Adventures in a New World. Ikus dezagun Greenspan-i buruzko zenbait zertzelada:
(a) 2007ko irailaren 24an Greenspan eta Naomi Klein kazetaria batera egon ziren Democracy Now telebista-programan eztabaidatzen. Hona hemen aipaturiko punturik garrantzitsuenak[1]: (i) “Gobernu txikiagoan, aurrekontu defiziten murrizketan, merkatu librean eta globalizazioan sinesten dut”; (ii) “Gizarte segurantza pribatizatzearen alde egon naiz”; (iii) “Egia da diru kopuru handia xahutu dela Irak-eko gerlan”; (iv) “Subprime krisia globala da”; (v) “Atzera begira, uste dut aparteko akatsa izango zatekeela subprime-ko merkatu hori ezabatzea, zeren oso arrakastatsua izan baita, jende askok etxeak edukitzeko”; (vi) “Espero dut subprime-ko merkatuan dauden arazo teknikoekin eta finantza-segurtasuneko problemekin aritzeko prozesuan subprime-ko merkatua ez dela izango alboratua”; eta (vii) “Sistema kapitalistak azken zazpi edo zortzi urtetan aberastasun ekonomikoa sortu du munduan, merkatuei dagozkien politikei esker”.
(b) Urtebete beranduago, 2008ko urriaren 23an, Greenspan-ek BBC telebista-katean mea culpa aitortu zuen. 2008ko urriaren 27an Frederic Clairmont oso gogor aritu da Greenspan-en aurka[2]: ustela, kriminala (“Greesnpan izan da deribatuen igoera hilgarriari eragiten ziona, egun 155 x 1012 dolarreko kopurura iritsi dena, gure planetaren aberastasunaren lau bider berdintzen duena”), pobrezia intelektuala duena…
(c) Stephen Ledman-ek, berriz, Greenspan etsai publikotzat hartu du[3]: merkatuaren desarautzearen aita… 1999an honela idatzi zuen Greenspan-ek: “Diferentzia handiz azken hamarkadan finantzan gertaerarik garrantzitsuena ezohiko deribatu finantzarioen garapen eta zabaltzea izan da.”
(d) Deribatuen arkitektoa izan da Greenspan[4]. Suntsipen handiko armak diren deribatuen arkitektoa[5].
Greenspanek bere mea culpa-n adimenaren akats bat dela aipatu zuen. Baina, Clairmont-ek dioenez, arazoa ez dagokio adimen akats bati, klase-botereari eta esplotazioari baizik. Kontua ez da eredu okerrek gidatu gaituztela. Kapitalismoa ez da adimenaren errore bat. Alderantziz, Clairmontek azpimarratzen duenez, Greenspanen politiken erabakiak hotzean hartuak ziren klase bizkarroi konkretu bat aberasteko.
Egia esan Greenspan eredurik onena da bultzatu behar ez denaz jabetzeko. Zenbat urte egon gara merkatu-mekanismoaren ahalmen autoerregulatzaileaz liluraturik? Ekonomialari asko kutsatuta geratu dira. Betiko? Onartuko ote dute erregea biluzik dagoela? Mea culpa publikoa adieraziko dute, baita Euskal Herrikoek ere?
Eredurik ereduenak hitz egin du, oso berandu baina. Kaltea eginda dago. Kaltea izugarria da, mundu mailako izurritearen antzekoa. Irtenbidea, aldiz, gure esku dago: ekonomia erreala da bultzatu behar dena, fikziozko ekonomia behin betiko alboratuz.
oz says:
Kaixo Joseba,
Blog gutxi ezagutzen ditut gertatzen ari denari buruz hain argi hitzegiten dutenik. Egia esan duela zenbait hilabete zure artikuloak Berrian irakurri eta zaila egiten zitzaidan gauza batzuk ulertzea. Egun, ustel kiratsa estali ezin denean, ezagunagoak egiten zaizkit fikziozko ekonomia horren nondik norakoak.
NYTimes-en honako artikuloa irakurri eta zure azkeneko blog sarreraz gogoratu egin naiz. Ekonomia finantzieroa Madoff ekonomia deitzen du egileak:
http://www.nytimes.com/2008/12/19/opinion/19krugman.html?_r=1
Joseba Barandiaran says:
salatzen duena oso adierazgarria da. FIRE edo Josebak gainegitura finantzieroa deitzen duen hori, ez da berez txarra edo kaltegarria ekonomia errealarentzat. Finantza jarduera (ordainketa, finantziazioa) produkzioarekiko txanponaren beste aldea baino ez da (historian aspaldikoa da banka jarduera).
Besterik da egungo desregulazioak eta “merkatu” deitzen diren horien boterea, zenbaterainokoa izatera iritsi den. Ekonomia erreala goitik behera baldintzatzeraino.
Eta Eurogunean, argi dago bizkarroiari eman zaiola estatuen gaineko epaile papera: banku pribatuei dirua ia debalde eman, estatuei mailega diezaien. Arriskurik apenas, etekin ziurra. Europako Parlamentuak aldatu beharko luke EBZren estatutua, Erreserba Federalaren antzekoagoa egiteko. Baina, bestalde, diruaren makina partekatuko zenukete Grezia edo Espainiarekin, Alemania bazinate?
Joseba Barandiaran says:
“KRUGMANek bere artikuluan” salatzen duena,
esanez hasi nahi nuen lehen, barka.
joseba says:
Kaixo Joseba,
Plazer bat hemen, ondoan, zu edukitzea…
Eta interesgarria oso zuk Krugman aipatzea. Krugman serioa da, jakitun, Nobel sariduna eta guzti,…, ez da edozein.
Baina…
Baina, dakizun bezala defizit publikoa dela eta, ekonomialari ‘serioen‘ artean hiru talde edo daude: defizit belatzak, defizit usoak (P. Krugman tartean) eta defizit hontzak (nik erabiltzen ditudanak: W. Mosler, R. Wray, S. Kelton, B. Mitchell, …).
Ikus http://www.slideshare.net/MitchGreen/money-is-no-object —> 33. diapositiba
Krugman aspalditik egon da MMT-koen, hots, DMT-koen inguruan, beraien izkribuak kritikatzen, eta abar…
Baina DTM-koek behin eta berriz erantzun diote. Hona hemen etsenplu batzuk, ez guztiak:
a) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/04/25/jakin-nahi-zenuen-ia-guztia/
b) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/06/04/paul-krugman-eta-randall-wray/
c) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/09/03/krugman-ez-mila-esker/
d) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/11/defizitak-garrantzitsuak-dira-baina-ez-jendeak-uste-duen-bezala/
e) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/04/25/jakin-nahi-zenuen-ia-guztia/
f) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/02/04/paul-krugman-eta-warren-mosler-who-is-who/
g) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/04/21/usoak-eta-hontzak/
h) https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/paul-krugman-eta-warren-mosler-jakin-ala-ez-jakin/at_download/file
DTM-koek ez dakite zein mendetan bizi den Krugman (Randall, lekuko). Nik ere ez.
Beste aldetik, aipatzen duzun ‘partekatze’ hori ez dut ulertzen, agian, DTM-koa naizelako.
Izan ere, EBZ-k, printzipioz, nahi duen beste euro jaulki dezake, zero kostuan… Beraz, ez dago ezer ‘partekatzeko’. Sorry…
joseba says:
Why Krugman needs a new school of thought:
http://www.businessspectator.com.au/article/2014/4/28/economy/why-krugman-needs-new-school-thought
“As usual, Krugman’s reasoning is neat, plausible, and wrong. The main reason that mainstream economics survived the challenge of the Global Financial Crisis is not because of its strength, but because of its irrelevance.”
joseba says:
Why is Paul Krugman Frustrated with Heterodoxy?:
http://www.economonitor.com/lrwray/2014/04/28/why-is-paul-krugman-frustrated-with-heterodoxy/
“So we don’t need to listen to those heterodox types who actually saw it coming, any more. Forget Minsky! Go back to ISLM models! Models that do not have banks–let alone shadow banks–or the potential for financial crises.”
Go to http://stephaniekelton.libsyn.com/randy-wray-on-krugman-and-the-frustration-of-the-heterodox
joseba says:
Pavlina Tcherneva on Paul Krugman
(i) Modern Monetary Theory and Mr. Paul Krugman: a way forward:
http://neweconomicperspectives.org/2011/03/modern-monetary-theory-and-mr-paul.html
“We can and indeed we must challenge the current state of economic thinking and propel a new generation of economists forward—economists of the real world, not of the archaic textbooks.”
(ii) No, Mr. Krugman, Bernanke’s Conundrum is Completely Different:
http://neweconomicperspectives.org/2012/04/no-mr-krugman-bernankes-conundrum-is-completely-different.html
“How many years of low interest rates, aggressive QE1, QE2, Operations Twists, swaps, and $trillions and $trillions of lending do we need to recognize that these policy actions do not provide proper channels for dealing with the unemployment problem?”
joseba says:
Radall Wray. MODERN MONEY THEORY: THE BASICS
http://www.economonitor.com/lrwray/2014/06/24/modern-money-theory-the-basics/
Wray on Krugman:
“Modern Money Theory (MMT) seems to confuse two groups of otherwise sympathetic economists. First there are those like Paul Krugman who are generally of the Keynesian persuasion and who like MMT’s “deficit owl” approach. I think Krugman would really like to stop worrying about the deficit so that he could advocate an “as much as it takes” approach to government spending. The problem is that he just cannot quite get a handle on the monetary operations that are required. Won’t government run out? What, is government going to create money “out of thin air”? Where will all the money come from?
He really doesn’t understand that “money” is key stroke records of debits and credits. He still thinks banks take in deposits and then lend them out. He starts to tear his hair out whenever someone tries to correct him on this. He’s wedded to the deposit multiplier idea he got from his Econ 101 textbook.”