2008ko udazken beroa

2008ko iraila apartekoa izan da. Hori dela eta, zertxobait aipatu nahi nuke. Batez ere, gertatutakoaren ildo nagusiak eta arazoei proposatutako irtenbideak.

Joan den uztailean Hudson-i egindako elkarrizketa[1], hauxe esan zidan: “…aktibo-prezioak kolapsatzen direnean, haiek altxarazi dituzten zorrek zutik diraute Ekitate Negatiboko eran Zor Poluzioaren ondorioa utziz. Horixe da AEBetako higiezin erreal askoko baldintza, eta horrek AEBetako banku handietarako ekitate negatiboa sortu du[2].”

Ekitate negatibo hori izan da irailean nonahi azaldu dena.

1. Gertaeren segizioa

Hona hemen gertaeren segizioa ulertzeko lan batzuk. Hasieran fikzioa zen[3], gero krisia aipatu zen[4], baita zeuden aukerak ere[5].

Irailean sartu ginen eta irailarekin batera zenbait salaketa eta proposamen[6] azaldu ziren.

2. Wall Street-eko sozialismoa 

(Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/wall-streeteko-sozialismoa)

3. Krisiaren funtsa: matematika eta kontabilitatea besterik ez

(Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/krisiaren-funtsa-matematika-eta-kontabilitatea-besterik-ez)

4. Nazionalizatu dirua, ez bankuak!

(Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/nazionalizatu-dirua-ez-bankuak)

5. Aldaketa monetarioaren beharra

(Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/aldaketa-monetarioaren-beharra) 

6. Erreskatea?

(Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/erreskatea)

7. Klase-borroka globala

(Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/klase-borroka-globala)

8.  Euskal Herria etorkizunean

Azken finean, munduan bi irtenbide nagusi aurreikusten dira: (a) finantza-polarizazioa eta zor-peoitzaren bidez elite oligarkiko berri bat azaltzea hala AEBetan nola Europan; ala (b) zor-deuseztapenaren bidez gizartea bera erreskatatzea, eta ekonomiak beste era batera funtzionatzea.

Eta gure herriaz, zer esan daiteke Euskal Herriaz?

Aspaldian Europar Batasunean sartu gintuzten, inolako kontsultarik gabe. Gure etorkizuna Europa horretan gertatzen denari lotu behar diogu, onerako eta txarrerako.

Hona hemen joan den 2008ko uztaileak Hudson-i egindako elkarrizketa[7] baten zenbait zati:

“Europar Banku Zentrala itxaropenik gabe monetarista da eta (gauza bera dena) lan-indarraren aurkakoa. (…)

“Irteera bakarra norabidea aldatzea da eta Europaren beraren interesen alde aritzea, haren kontsumitzaileentzat produzituz eta ez AEBetako merkaturako –inoiz ordaindu ezin daitezkeen AEBetako Altxor Publikoko bonoen truke-. Barneko europar orientazio ekonomikoak barruko bizitza-standarda jasoko luke eta barneko merkatua zabaldu, mundua menperatzeko AEBak berak igo ziren modura.

“Baina horrek suposatzen du Europako lan-indarraren aurkako politika aldatzea….”

Hona, aldiz, Euskal Herriaren etorkizunaz dioena:

“Subiranotasun ekonomikoari dagokionez, helbururik garrantzitsuena zerga-sistemaren gainean kontrola lortzea izango litzateke, errenta ekonomikoa eta ‘ez-irabazitako errenta’ (produkzio kostuetan beharrezko kontrapartida ez daukaten prezioak) zergapetzeko. Ebatzi beharko zenukete interesak ez direla zerga kengarriak. Azken politikak banku-gestiogileak mantenduko lituzke kreditua ez hornitzen atzerritarrak finantzatzeko, azken hauek zuen baliabideak erostearren. Halaber, dauzkazuen pentsio-fondoko aktiboak erabili beharko zenituzke lan-indarraren kudeaketa sendoko erabakiak segurtatzeko.

“…Helburua izango litzateke zuen zerga-politikaren eta politika finantzarioaren kontrola lortzea.”

Hortaz, zer esan daiteke[8] Euskal Herriko ekonomiaz[9]? Ez da nahikoa euskal Banku Zentral batek euroa jaulkitzea. Euroa benetako diru politiko bihurtzea bultzatu behar dugu. Beraz, Europar Batasunean eta Euskal Herrian Altxor Publikoa izan behar da nagusi.

Euskal Herria txikia da, natur baliabideak eskasak, petroliorik gabekoa, ekonomia oso irekia beraz. Baina daukagun altxorra lan-indarra da. Lan-indarra era zabalean hartuta, hasi langile, nekazari, arrantzaleekin eta bukatu enpresa txikiko eta ertaineko enpresariekin. Horixe da gure altxorra. Hori da zaindu behar duguna.

Hudsonek erakutsi duenez, finantza-kapitalismoak lan-indarra eta kapital industriala, biak, ustiatzen ditu[10]. Hortaz, hona hemen zenbait proposamen zehatz gure Euskal herrirako:

Euskal Herriko bi sektore garrantzitsuak, hots, lan-indarra eta kapital industriala babestu beharra dago: horiek biak zaindu eta babestu behar ditugu, segurantza soziala[11] bermatuz, zerga progresiboak[12] bultzatuz eta ustiatzaileei[13] trabak, eta zergak jarriz. Benetako ekonomia industrialari kredituak[14] luzatu behar zaizkio. Kreditu-ekonomia[15] da funtsa: inbertsio zuzena, eta, enpresari berrien eta langileriaren arteko itun estrategikoa bilatuz. Horien arteko akordio edo itun estrategiko[16] bat gauzatu behar da.

Itun estrategiko horretara iristeko, langileriak bere politika argi, garbi eta zehatza eduki behar du, bestela jai.


[1]  Ikus Finantza-Kapitalismoa. Euskal Herrirako irtenbide ekonomiko eta monetarioa, prentsan dagoen liburuaren 21. kapitulua.

[6] Ikus http://www.democracynow.org/2008/9/17/us_seizes_control_of_aig_with. Baita Liu-ren lana ere: http://henryckliu.com/page169.html. Halaber, ikus http://www.counterpunch.org/hudson09192008.html; http://www.counterpunch.org/hudson09202008.html;

http://www.counterpunch.org/hudson09232008.html eta http://www.counterpunch.org/hudson09252008.html.

7 Elkarrizketa osoa prentsan dagoen “Finantza-Kapitalismoa. Euskal Herrirako irtenbide ekonomikoa delako liburuan azaltzen da.

[8] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/puntu-berriak-bertsolaritza-berrirako. Balediko Euskal Herri independentean, Euskal Banku Zentralak (BZ) euroak jaulkiko ditu, frantziar, espainiar zein alemaniar BZek egiten duten bezala. (Jakina datekeenez, ‘baledi’ potentziala da; ‘balitz’ irreala.)  Euskal Banku Zentralari buruz, ikus  http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2005-09 06&orria=006&kont=016. Baina,  nahiko ote da euskal BZ edukitzea, ekonomian independentea izateko?

(2016an gehitutakoa: ikus 2004an BERRIAn argitaratua: Euskoak, euroak eta abar…, https://es.scribd.com/doc/256157796/Euskoak-euroak-eta-abar)

Iruzkinak (3)

  • Aipamen bat egin gura dizut: gaur egun Euskal Herriak duen egitura politikoarekin (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) aipatzen duzun proposamen horiek ezinezkoa ikusten ditut aurrera eramatea era bateratuan. Beraz, proposamenak politak dira baina ezinezkoak.

  • Aipamen bat egin gura dizut: gaur egun Euskal Herriak duen egitura politikoarekin (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) aipatzen duzun proposamen horiek ezinezkoa ikusten ditut aurrera eramatea era bateratuan. Beraz, proposamenak politak dira baina ezinezkoak.

  • joseba felix tobar-arbulu says:

    Joseba izenkide hori,
    Dena ezin aipatu artikulu batean, horretan soilik udazken honetako ‘berotasuna’ aipatu nahi izan dut. Prentsan daukadan liburu batean (ea noiz azalduko den!) zuk aipatzen dituzun lurraldetasun-kontu horiek, eta beste hamaika gauza gehiago, ukitzen ditut. Hain zuzen ere, ondoko kapituluetan:
    16. kap. : Irtenbiderako zenbait proposamen
    17. kap.: Euskal Herriko konfederaziorantz
    19. kap.: Euskal Herria: itun estrategiko baterantz
    20. Kap: Euskal Herri independentearen ekonomia globalizazioan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude