Txiokatu ekonomia 6 txiotan

UEUko unibertsitatea.net atariak “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketa antolatu du azaroaren 19an. Ekimen honekin, ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea lortu nahi da eta, bide batez, lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.

Lehiaketa twitter-en egingo da eta azken batean parte hartzaileek lortu behar dutena da tesia ahalik eta era ulergarrienean eta originalenean 6 txiotan azaltzea. Lehiaketan parte hartzeko jakin beharreko guztia unibertsitatea.net atarian duzue. Epaimahaia nor izango den jakiterik nahi?

unibertsitatea.netEkonomiari dagokionez, aurreko batean argi azaldu genuen zeinen garrantzitsua den ezagutzaren gizarteratzea. Oraingo honetan ere, UEUk ekonomialari euskaldunoi aukera paregabea ematen digu gure ikerketa lanak sareratzeko. Doktore nahiz doktoregai [ekonomialariak]… animatu eta parte hartu!

800px-Phylloscopus_collybita_(taxobox)
Txio arrunta (Phylloscopus collybita) phylloscopidae familiako hegazti paseriformea da, iparraldeko Europa eta Eurasiako eskualde epeletan bizi dena (iturria: http://eu.wikipedia.org).

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude