Fourniret auzia

Michel Fourniret epaitzen ari dira azken aste horietan, Frantzian. Ez dakit zenbat neska bortxatu eta hil izana leporatzen diote. Hilketa bakoitzari buruzko azalpenak eta xehetasunak ematen ari da (edo isilik dago, nola gerta) auzian. Filmetan ikusten diren “serial killer” autentiko bat. Beldurra eta nazka eragiten duen pertsona horietariko bat.

Frantziako hedabideek oihartzun handia ematen diote auzi horri, egunez egun. Hilketen eta auziaren gorabehera guztien xehetasunak emanez. Minutuak irratietan, orri osoak egunkarietan… Saltzen duen albistea, beldurrezko liburu eta filmak gustuko dituztenentzat, albiste aproposa.

Baina auzi berezi horri zenbat eta espazio gehiago eman, orduan eta espazio gutxiago gelditzen da beste hainbat gai aipatzeko, gizartearen eguneroko bizia gehiago hunkitzen duten gaiak aipatzeko.

Ez dut erraten horrelako berriak ez direnik aipatu behar. Baina ez dituzte beste batzuk estali behar…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude