Irratia eskolan

Irratia Eskolan izenburuko liburua kaleratu du Joxe Juan Ugalde Euskadi Irratiko kazetari eskarmentatuak. Liburuak bi alde ditu: teorikoa eta praktikoa. Egilearen hitzetan, “teorikoan, irrati hizkuntzari buruzko xehetasunak jasotzen dira;
praktikoan, irratsaioak nola egin daitezkeen. Alde teorikoa zurrunagoa
da; alde praktikoa, berriz, adibidez josita dago”.

Eskertzekoa hedabideak  –kasu honetan, irratia– eskolara hurbiltzeko ahalegin hau. Ikasleek horren beharra dute. Askotan gertatzen baita haurrak edo gazteak irrati tailerretan esku hutsik sartzen direla, esperientzia horri behar besteko etekina atera ezinik.

– Informazio gehiago, Berriak Joxe Juan Ugalderi egindako elkarrizketan aurki daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude