Gaur La Vanguardia egunkariak albiste batean manipulazioaren maisu lezio bat eman berri digu. Hasteko gertakaria laburtuko dut eta gero manipulazioaren klabeak.
Gertakaria: La Habanan “Damas de Blanco” taldeko 10 kidek protesta egin dute, bi ordu eta erdiz kontzentratuta egon ostean poliziak autobus batean sartu (irudiak ikusten badituzue polizia ez da haien kontra oldartu) eta etxera eraman dituzte.
Bada, La Vanguardiako titularrak horrela dio: “la policía cubana disuelve por la fuerza la protesta de las Damas de Blanco“. Kontutan izanda irakurle gehienek titularra soilik “ikusten” dutela, “disuelve por la fuerza” adierak beste era bateko irudia sor dezake. Alegia, guztiz armatuta dauden ehunka polizia esku hutsik eta lurrean eserita dauden hamar lagunen kontra oldartzen da irakurleak osatuko lukeen irudia.
Ez naiz gehiegi luzatu nahi, aipatu bakarrik hurrengoa, soilik albistea irakurrita benetako gertakariaz ohartzen gara. Baina hori oso irakurle gutxik egiten dutenez, irakurle gehienek beste era bateko ekintza bat izango dute irudi.
Iñigo says:
Beste horrenbeste gertatu da larunbatean Orereta herrian izandako istiluekin.Enboscada renteria googleatuta lortzen dugun emaitza ikusita, inguru horretan bertan 1995an gertatu zen benetako segada larri hartaz ari zirela ematen du… aldea ez da txikia, hain justu.ETBk albistea emateko modua kritikatzen duen bideoaOarsoaldeko Hitzak zabaldu zuena
Martin says:
Teketenek bere blogean manipulazioaren inguruko kriston artikulu interesgarria idatzi zuen honen inguruan.
Aritz Garate says:
“Kanpoko” gertakari bat hartu dut, hemen adibide gehiegi baitaude manipulazioaren inguruan. Oreretako azken sarekada, Igor Porturena, Egunkaria auzia, 18/98,…
Adibide gehiegi eta oso ikusiak, horregatik Kubara jo dut.
iñigo says:
Aupa Aritz:Oreretakoa ekarri dut hona zure artikulua irakurri nuenean bizi bizi nerabilelako buruan. Zure hitzak guztiz egokiak iruditu zaizkit eta beraz, kritika arrastorik ez neure iruzkinean.Gainera, manipulazioaren aurkako txertoa ez da inolaz ere unibertsala: hemengo kontuekin begi zorrotz dabilen asko, botere menperatzaileen betaurrekoak jantzita jasotzen baititu munduko beste txokoei buruzko berriak.Mila esker eta hurrengora arte.
Aritz Garate says:
Lasai Iñigo, ez nituen kritika moduan hartu zure hitzak eta bide batez aprobetxatzen dut hemen, zure estekei jarraika, lotunetik tiratu eta ondorengo webgune hau aurkitu nuen.
http://www.worldinconflict.es/
Interesgarria da, ez ditu agian analisi sakonak egiten edota esaten duena denok dakigula esan dezake kritikatu nahi duen orok. Nik, ordea, bideo interesgarriak eta analisiak egokiak direla deritzot.
Manipulazioaren ildoari jarraiki, gaur Durangon egon naiz argazkiak ateratzen. Nik ikusitakoa, eta ziur nago han zeuden kazetari guztiek ikusi zutena, bat dator Garak eta Berriak dioenarekin, eitbk ondorengoa idatzi du ordea. Ez du behar analisirik, soilik konparatu eta erabaki.