Luzatu bostekoa

Ekainaren 21ean 5 urte beteko dira Berria sortu zenetik.  Ekainaren 21ean jai handia egingo da
Donostiako Kursaalen, 5. urteurrena ospatzeko. Eskualdetan egingo diren
ekitaldiek osatuko dute “Luzatu bostekoa” deritzon urteurren
ospakizuna, gaur hasita, hilak 15, Martin Ugalde Kultur Parkean, Berria-ko Komunikazio Sailak jakinarazi duenez.

Berriako
sortze prozesuan oso garrantzitsua, ezinbestekoa esango genuke, izan
zen herriz herri egin zen lana. Herri batzordeak, kultur ekitaldiak,
diru bilketak, akzio salmenta, harpidedunak egiteko kanpainak… izan
ziren proiektuaren oinarria. Lan horrek bere fruitua eman du eta egun
sendotutako proiektua da Berria.

Ekainaren 21a bitartean, hainbat ekitaldi egingo dira eskualdez
eskualde. Ekitaldien helburua bikoitza da: Berria sortzeko egindako
lana eskertzea eta aurrera begirako proiektuak aurkeztea. Guztira 22
ekitaldi egingo dira, beste hainbeste eskualdetan.

Aste honetan bertan egingo dira lehenengo biak. Estrainekoa
Buruntzaldean, apirilaren 15ean, Andoaingo Martin Ugalde
Kultur Parkean, iluntzeko 20.00etan. Bigarrena, Busturialdean egingo
da, Gernikako Elai Alai aretoan, iluntzeko 20.00etan.

Ekitaldietan bost urte hauetako lana jasotzen duen bideoa ikusi ahal
izango da eta ondoren hitzaldi baten bitartez aurkeztuko ditugu aurrera
begira ditugun erronkak. Amaitzeko, parte hartzen duten guztiek mokadua
jateko aukera izango dute.

Ekainaren 21ean, egun horretan beteko dira 5 urte Berria lehen aldiz
argitaratu zenetik eta egun horretan egingo da ekitaldi nagusia
Donostiako Kursaalen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude