Bologna prozesua nire bizitzan (I)

 

Aritz Garatek Nor da kazetaria egun post-ean eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako jardunaldien ondorioetan, hauek irakurri eta nire eguneroko bizitzara aplikatzen saiatu naiz, hots, hausnartzen. Nor da kazetaria egun edo nor izango da kazetari? Unibertsitateak pairatzen ari diren aldaketari buruz ari naiz. Zertan bilakatzen  hasi da unibertsitatea? Nolako irizpideak jarraitzen ditu? Zer nolako eragina dauka honek ikasleon bizimoduan? Zelako aldaketak eragingo ditu gizartean? Post bakar batean ezin da hau guztia erantzun beraz, kredituetatik hasiko naiz.


 


79, 5 kreditu ordaindu ditut aurten. Karrera hau, Giza Zientziak eta Komunikazioa “abolognatua” dago beraz, 66,5 ECTS dira guztira ordaindutako 79,5 kreditu horiek.  ECTS horren adiera ez digu inork azaldu baina sarean bilatu eta esanahia, Europan Credit Transfer System  dela jakin dut,. Unibertsitatera sartu ginenetik ez dugu besterik ezagutu, ECTS sistema eta prozesu honekin bat datozen irizpideak.  


 


Komunikazioa ikasten dugu, logikoa dirudi Unibertsitatetik, instituzio moduan, ikasleekin komunikazio on bat izatea, hau da, prozesu honen gorabeherak azaltzea. Ez da horrela izan, ezer gutxi azaldu digute baina ez dut uste ezer ezkutatzen dutenik, gu bezala daude itxoiten, aldaketak nondik etorriko diren jakin gabe. Nondik dator erreforma nahia? Unibertsitateetatik edo enpresa mundutik?


  Aurreko astean Berrikin idatzi behar nuen, baina ez nuen denborarik izan.


-Ez dut sinisten! -esango dute askok-  Ziur 12:00ak arte lo egon zinela! Edo musean! Edo neskarekin! …


 


Ez. Motibazioa obligazio bihurtu zen. Motibazioari (Berriki) ordua bilatu behar nion. Talde lanak, klaseak, irakurri beharra eta abar. Denbora gabe geratu nintzen eta gauean oso nekatuta nengoen.


Motibazioa, obligazio.


Aste Santua liburutegian pasa genuen Arte egiten. Behin bukatuta, asteburu honetan Robinson Crusoe irakurri beharko nuke, bi film ikusi, bi talde lanekin hasi –bat astelehenean entregatzeko- eta iragarki bat egin! Eta guretzat? Denborarik ez?


Motibazioa obligazio bihurtu da. Identitatea edo makinak?


 


Eta panorama honekin, larunbatean UEUk antolatutako ikastaro batean izena eman dut! Crusoe beste egun baterako utzi beharko dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude