XX. Ricardo Arregi Kazetaritza Saria abian

Ricardo Arregi Kazetaritza Sarian parte hartzeko epea zabaldu dute. Joan den martxoaren 31n deialdia aurkeztu zuten Andoaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

Sariaren xedea urtez urte euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Aurtengo ediziora aurkezteko, lanek 2007ko maiatzaren 16tik 2008ko maiatzaren 15era bitartean egunkari, aldizkari, irrati edo telebistetan euskaraz argitaratutakoak izan behar dute.

Epea maiatzaren 23an amaituko da. Sariak hiru izango dira: Sari Nagusia, Xabier Laka eskultorearen garaikurra eta 9.000 euro; Kazetari Berria Saria, garaikurra eta 3.000 euro; eta Epaimahaiaren Sari Berezia, 4.000 euro. Aurtengo sarituen berri ekainaren 28an emango dute, Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo den ekitaldian.

–  Andoaingo Udala
–  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude