Muxu truk

Irakurri berri dut, nire ustez Arantzak, idatzi duena irratiari buruz eta klabe bat opa dit hurrengo gogoetarako. Ondoren aipatuko dudan esaldiak eman dit gogoetarako bide:


“Nik neuk nire ikasleek irrati askeetan lan egin dezaten animatzen ditut, baina ez gainerako irratietan entzuten dutena egiteko, hizkuntza-bide berriak zabal ditzaten baizik. Soldatarik ez, baina esperimentatzeko askatasuna, bai”


Ez dut esango Arantzak dioenaren kontra nagoenik, izan ere, ikasle garaian nire hedabide propioa sortu bainuen beste hiru lagunen laguntzaz (Mediaberri) soldatarik ez, baina asko ikasteko aukera eman zidan.


Nire ikasle izandako batek halako zehozer bota zuen eta hor nire gogoeta proposamena. “Kazetaritza da bertan lan egiteko dohainik eta batzuetan ordaindu behar den lanbide bakarra” eta arrazoia eman behar izan nion. Izan ere, ez ditut injeniariak, arkitektoak, medikuak… imajinatzen dohainik lan egiten. Baina guk, kazetariok, irrati libre edo internet bidezko hedabide bat sortzeko prest gaude, gure diruz altxatua eta dohainik lan eginez.


Gauza berriak praktikan jartzeko oso bide ona dela deritzot, baina ez al diogu guk geuk kazetaritzari lanbide ospea kentzen muxutruk lan egiten dugunean?


Ez dakit ba, zuek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude