Euskaldun Egunkariaren itxieraren 5. urteurrena oparoa izan delakoan nago. Gauza askotarako balio izan du. Auzipetuekiko elkartasuna eta babesa berresteko, herriz herri zabaltzeko eta berpizteko ere. Informatzeko ere balio izan du. Auziak zertan diren han eta hemen azaltzeko aukera eman du. Izan ere, egoeraren larritasuna kontuan izanda, hainbat herritarrek informazio zehatz gutxi edo nahasia zutelakoan nago.
Oroitzapenari lehio bat irekitzeko balio izan du. Duela bost urte gertatukoa gogoratzeko. Memoria historikoa bizirik mantentzeko. Joan Mari Torrealdairi balio izan dio atxilotu zutenean torturatua izan zela jendearrean aitortzeko.
Eta gogoeta egiteko ere balio izan du. Bost urte hauetan euskalgintza indartzeko egindakoaz gogoeta egiteko. Duela bost urtez Egunkariaren itxierari emandako erantzunaz gogoeta egiteko. Eta horrelakorik berriz gerta ez dadin egin beharrekoaz gogoeta egiteko. Bukatu gabeko gogoetak dira, gorpuztu eta zehaztu beharrekoak. Gogor egin beharko da lan egin, urtebete barru berdintsu egon ez gaitezen.